Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Las pésimas condiciones laborales de los trabajadores de Amazon Egunon Bizkaia
Trabajadores de los polideportivos de Bizkaia siguen en lucha Egunon Bizkaia
El grúpo de música basauritarra Pelícanos nos presenta su primer disco Egunon Bizkaia
Liderazgo y cómo ser un referente para los demás
Trabajadores de Uber Bizkaia en huelga
La importancia de quererse bien Egunon Bizkaia
Guillermo Errejón nos habla de Sumar Egunon Bizkaia
El basauritarra Luis Angel Sánchez de Lachina ha escrito su segundo libro de poemas Egunon Bizkaia
La hija de Susana sufrió bullying y ha escrito un libro sobre todo lo que vivieron
bilbok Gabriel Aresti euskal idazleari omenaldia egingo dio Mozoilo Irratia
bilbok Gabriel Aresti euskal idazleari omenaldia egingo dio Mozoilo Irratia
Ostiral arrastien, Galdakaoko hainbat gaztek herrirako gaztetxe baten beharraren aldarrikapena egin zuren Santi Brouard enparantzan. Hona irakurri zuten komunikatua:
Gaur, 2021eko maiatzaren 21ean, Galdakaoko hamarna gazte elkartu gara egun herrian ikusten dugun gabezia bat mahai gaineratu eta horri irtenbidea emateko sorturiko taldea aurkezteko. Ez da gauza berria herri honen eta gaztetxearen auziaren arteko lotura. Denboran atzera egin eta duela urte batzuetako testuingurua erreparatuz gero, hainbat izan ziren egindako saiakerak.
Ondotik etorri zen Ortuondo. “Amets makina bat, makina bat amets” lemapean, gazteriari herria ulertzeko beste ikuskera bat bazegoela erakustea ahalbidetu zuen honek, baina udal gobernuaren adreilu eta porlanek honekin bukatu eta ordura arte eraikitako horrekin bukatu zuten. Aurreko udal gobernuarekin eztabaidarako eta elkarren batera ezer eraikitzekoko egindako saiakerak hutsalak zirela ikusi ondoren, duela bi urte Muguruko plazan urte luzez hutsik zegoen espazio bat ere okupatu zen, eta gaztetxe bihurtu. Ez zen honekin aurrera egiterik lortu, baina herriko gazteek gaztetxeren grina bazutela argi gelditu zen orduan.
Urteetan zehar hamaika saiakera egin eta izandako oztopo eta trabak tarteko, beharrari heldu eta berriz ere berresten dugu Galdakaok gaztetxea behar duela. Horren isla da herriko gazteriak aisialdirako duen eskaintza urria, betiere kontsumora bideraturik hau. Pandemiak agerian utzi du gainera taberna eta parekoetatik harago gazteok ez dugula non egoterik. Gehitu honi herriko kultur eskaintza ez dela gazteon testuingurura hurbiltzen. Hainbat dira herrian bertan aurki daitezkeen sortzaile, artista zein bestelako, sortzeko eta egindako erakusteko baliabiderik ez dutenak.
Ezin ahaztu herrian gazteok zein helduok antolatzeko dugun aukera eza. Izan gazte mugimenduko kide, ikaskideekin bilera bat egin nahi duen ikasle, edota erakusketa zein aurkezpen bat egin nahi duen elkarte, finean ez dugu non antolatu eta elkartzeko tokirik, eta egindako lanketa honen baitan argi ikusi dugu badagoela honetarako beharra. Izan daitela, beraz, beste hainbat zutarriren artean, gazte mugimenduko kideen, borroka desberdinetan antolatzen diren norbanako zein talderen, edota borroka desberdinen gotorleku eta erakusleiho.
Premiazkoa ikusten dugu era berean gazte ikuspuntutik bizi dugun egoeraren eta
datorkigun etorkizun beltzaren aurrean antolatzearen beharra. Pandemiaren aitzakipean gazteon langabezia tasak gora egin du, estaerako, eta geroz eta ezinezkoagoa ikusten da 30 urte baino lehen emantzipatzeko aukera. Modu estrukturalean ezarri diguten errealitate hau errotik aldatu nahi izatekotan nahitaezkoa da gazte bezala antolatzea, eta gaztetxe batek hau ahalbidetuko luke.
Nabarmentzekoa da ere duela hilabete batzuk Udalak antolatutako gazte diagnosiaren inguruko bileretan bildutako iritziak. Herriko hainbat gazte koadrilak argi adierazi zuen egun naietan zehar beharrezkoa ikusten dutela guretzako espazio bat, gurea, herriko gazteena, nahi dugun eran eta nahi dugun forma emanez honi. Orotara herrian forma aktiboan parte hartzen duten 20 bat koadrila bildu ziren orduan, eta gehiengo handi batek adierazi zuten gaztetxearen beharra.
Honekin guztiarekin argi erakutsi nahi dugu gazteok, antolakuntzaren eta autogestioaren bitartez, badugula espazio bat gurea egin eta herriko gazteentzat bideraturik egongo dena kudeatzeko ahalmenik. Galdakaoko gazteriaren beharrizanak zeintzuk diren jakin eta honen arabera gaztetxea denon artean eraikitzea dugu ipar, prozesu parte hartzaile baten bitartez. Gaurtik aurrera, sinadura bilketa bat jarriko dugu abian, herriko gazteei bideratuta egongo dena bereziki hau. Prozesu honen bitartez, gaztetxearen beharra herrian egon badagoela Udalari adieraztea da gure asmoa. Galdakaoko Udalaren jabetzako den eraikin bat gazteei lagatzea eta bertan egingo diren proiektuen inguruan herriko gazteek eztabaidatzeko Galdakaoko Udalari prozesu partehartzaile bat martxan jartzeko eskatzen diogu maiatzaren 21ean hasi, eta ekainaren 20an bukatuko da, eta 15 urtetik gorako edozein galdakoztarrek bokatu ahalko du modu fisikoan zein Interneten bidez.
Guk argi dugu, bakoitzean geroz eta gehiago gara eta datorrena datorrela Galdakaok gaztetxea izango du.
Gora Galdakoko gaztetxea!
Gazetxea pizten.
Escrito por Mozoilo Irratia
¡Música y más música los fines de semana!
closeCOPYRIGHT MOZOILO IRRATIA
Comentarios de las entradas (0)