Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Cómo superar el duelo por una amistad
play_arrow
La Agenda de Alazne 14-05-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Lola Dacosta tiene nuevo podcast Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 30-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 23-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La Agenda de Alazne 09-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Aquí no queda ni el apuntador
play_arrow
Psicología: Grandes Hermanos, vidas prestada, el negoncio de las emociones
play_arrow
Etiquetas diagnosticas o para qué juzgamos a a la gente
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
todayfebrero 26, 2024
Galdakaoko Udala | Orain arteko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) hamar urtean egon da indarrean, eta, planak berak aurreikusten zuen bezala, 2022an plangintzaren ebaluazioa egin eta berritzeko batzorde atal berezi bat abiatu zen Euskararen Aholku Batzordearen baitan.
Fase hori bukatuta, hurrengo hamar urteotarako erronka berriei aurre egiteko garaia da orain; beraz, Galdakaon euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategiko berria gidatuko duen plan estrategiko berria ontzeko unea heldu da, aurrekoaren balorazioa egin ondoren. Plan estrategiko horren marko berria AROA da, alegia, aurreko ESEP ordezkatuko duen markoa. AROAk hurrengo hamarkadan EAEko Administrazio guztietan Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko gidalerroak zehaztuko ditu.
Plan berriaren helburua da gizarteak azken urteetan izan dituen aldaketei erantzun eta gaur egungo testuinguru eleaniztunean euskal hiztun aktiboak eta ahaldunduak dituen komunitatea indartzea, gizarte ekitatibo eta justua eraikitzeko.
Plana gure gizartearen beharrei erantzun nahi dien marko estrategikoa da eta gizartea eraldatzeko tresna izan nahi du, euskararen ekosistema osoan eragina izan dezaketen erronkak definituz eta bere eginez, euskararen hizkuntza komunitatea zabaltzeko eta ahalduntzeko bidean.
Horrela, balio nagusi hauek ditu: oroz gaindi, adostua, egingarria eta eragingarria izatea. Hizkuntza-ekologiaren begiradatik aniztasuna kudeatzea (eleaniztasuna; hizkuntza eta kultura aniztasuna). Justizia soziala eta gizarte inklusioa erdiesteko baliabideak sortu nahiz erraztea, horretarako, zeharlerrotasuna, lankidetza eta partehartze koordinatua lehenetsiz.
Plan estrategiko berri hori diseinatzen hasteko, lan batzar eta egiteko desberdinak aurreikusi ditu Galdakaoko Udalak:
Lehenengo urratsa: galdetegia
Herritarren pertzepzioa zein den jakiteko, herritarrei helaraziko zaie eta otsailaren 26tik martxoaren 1era arte inkestok betetzeko epea zabalik egongo da.
Galdetegi horiek betetzeko aukera izango dute, besteak beste, Ikastetxeetako DBH 3. eta 4. eta Batxilergoko ikasleek, ikastetxeetatik inkesta zuzenean jasoko dutenek. LH-ko ikasleei dagokienean, inkesta horiek gurasoei helaraziko zaizkie.
Parte-hartze plataforman izena emanda duten herritarrek ere inkesta jasoko dute, euren iritzia eman dezaten. Baita euskaltegietako ikasleek ere.
Escrito por Mozoilo Irratia
05:00 - 07:00
con Aritz Apraiz
07:00 - 14:00
Arrastion Bizkaia!
14:00 - 18:00
¡La música más fresca!
18:00 - 19:00
con Maria Lauzirika y compañía
19:00 - 20:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)