BERRIAK | NOTICIAS

Ingurumenaren alorrean egiten ari direnen berri eman diote elkarri Iñigo Hernando alkateak eta Andra Mari, Elexalde eta Eguzkibegiko ikasleek

todaynoviembre 17, 2022

Fondo
share close

Galdakaoko Udala | Azken urteotan ohikoa bihurtu den moduan, Galdakaoko Udaleko orderzkariak eta Eskola Agenda 2030 egitasmoan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasle zein irakasleeak ingurumenari buruzko elkarrizketan aritu dira. Udaletxeko pleno aretoan batu dira Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea, Nerea Orozko Ingurumen zinegotzia, Ainara Tellaetxe Ingurumen teknikaria, eta Andra Mari, Elexalde zein Eguzkibegi ikastetxeetako ikasle eta irakasleen ordezkaritza bat. Bertan, ingurumena zaintzeari begira hartzen ari diren neurriak kontatu dizkiete elkarri.

Andra Mariko ikasleek hainbat ekintza zehatz eta berritzaile abiatu dituztela kontatu diote alkateari: batetik, apurtutako euritakoak bildu poltsa bihurtutzen dituzte, botatako materiala berrerabilita. Bestetik, euren ortua lantzen ari dira ikastetxean. Eta proiektu aitzindaria ere abiatu dute: farm fish deritzona. Arrainen hondakinak landareak hazteko erabiltzen dituzte.

Elexalde eskolan zaborraren inguruko kontzientziazio kanpainan jartzen ari dira indar gehien.

Eguzkibegin ere barne mailako kontzientziazio kanpainan murgilduta daude, eta bestetik, inguruko landareen katalogoa osatzen ari dira.

Iñigo Hernando alkateak, egin duten lana eskertu die ikasleei, eta Udalak egin dituenen berri eman die haiei: zero kilometroko produktuak sustatzeko ostegunero bertoko baserritar eta ekoizleen azoka egiten duela azaldu du, adibidez, energia berriztagarrien ekoizpenerako hainbat proiektutan murgildu dela plaka fotovoltaikoak oinarri hartuta, eta herri barruko autobus elektrikoa jartzeko probak egiten ari dela. Adi egoteko ere esan die alkateak ikasleei: azaroaren 26an klima aldaketari aurre egiteko ekintza zehatzak aurkeztuko direla, besteak beste, etorkizunera begira egingo den ekitaldi garrantzitsu batean.

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


0%