Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Noticias, estrenos y más para disfrutar el finde!! Arrastion Bizkaia
Belenciana: el electro-pop que transforma la nostalgia en himnos generacionales Arrastion Bizkaia
Call Me by Your Name: Un verano para recordar Arrastion Bizkaia
Dodie, la delicadeza hecha música Arrastion Bizkaia
Nxdia: raíces, identidad y un alt-pop que no deja indiferente Arrastion Bizkaia
Alan Scott: el Green Lantern original y su luz en el Orgullo Arrastion Bizkaia
CLODIX, una joven con un brillo especial Arrastion Bizkaia
Harley Quinn: caos, amor y Gotham a sus pies Arrastion Bizkaia
Juanjo Bona, la nueva voz que está conquistando corazones con su sensibilidad y autenticidad Arrastion Bizkaia
La Extrañeza de Amar, donde el amor se tuerce Arrastion Bizkaia
todayfebrero 22, 2022
Galdakaoko Udala | Ohorezko Euskaltzain da azarotik Jesus Eguzkitza, Eguzki, galdakoztarra. Arrazolan jaioa eta aspaldi galdakoztartua, euskararen alde egunero-egunero egindako lana aitortu dio Galdakaoko Udalak. Ekitaldia egin du, hartarako, udaletxeko pleno aretoan.
Ez da, ordea, Galdakaok duen Euskaltzain bakarra: Manu Etxebarria, Zeberion jaiota ere galdakoztartzat har daitekeen Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua, 1991n izendatu zuten Euskaltzain urgazle. Nagore Etxebarria Usansolotarra, 2013an izendatu zuten Euskaltzain urgazle, eta Euskalkien lantaldean jardun zuen. Udalean aski ezaguna da azken omendua: Asier Bidart, Galdakaoko Udaleko hizkuntz normalkuntzarako teknikaria. 2018tik da Euskaltzain urgazle, eta Onomastika Batzordeko partaidea da. Hiru horiek ere orain arte Udalaren aitortzarik jaso ez dutela eta, guztien omenezko ekitaldia egin du Udalak.
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna aukeratu du hartarako Udalak, eta ama hizkuntzaren aldeko hitzak izan dituzte, hain zuzen, omenenduek: etxea eraiki beharra, zuztar sendoak lantzeko premia eta nork bere etxeko euskara, euskalkia, mantentzeak dakarren aberastasuna aldarrikatu dute.
Omenduen senide eta lagunek, euskalgintzako ordezkariek eta Udalekoek lepo bete duten pleno aretoan, egindako lana eskertu diete guztiei Iñigo Hernando alkateak eta Edurne Espilla Euskara zinegotziak. Maite Arandia Ogasun zinegotziak, beste ama hizkuntza bat dutenei euskarara batzeko eta euskararen “mundu zoragarria” ezagutzeko gonbita egin die. Hain zuzen, bere ama hizkuntza gaztelania den arren, euskaldundu, eta euskaraz bizitzeko hautua egin zuen Arandiak.
Udalaren esker ona adierazteko omenduek zilarrezko haritz hosto bana jaso dute alkatearen eskutik, eta ondoren, familia argazkia egin dute bertaratutako guztiek.
Escrito por Mozoilo Irratia
Asteburuak zureak eta gureak dira! Dantza Bizkaia!
close22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
02:00 - 04:00
Toma aire, relájate, ya es hora
04:00 - 05:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)