Listeners:
Top listeners:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
La cruda realidad queda representada, una vez más, de manera maravillosa Arrastion Bizkaia
play_arrow
Moonlight: las tres etapas de una misma herida Arrastion Bizkaia
play_arrow
La serie de Batman de 1966: Santas Fiestas Batman!! Arrastion Bizkaia
play_arrow
ATASCO: cuando la autovía se vuelve el espejo del país Arrastion Bizkaia
play_arrow
Un finde muy navideño: los mejores planes para ti! Arrastion Bizkaia
play_arrow
Critical Role: Cuando el rol se convierte en leyenda Arrastion Bizkaia
play_arrow
Fantasía: la película que abrió la puerta a la imaginación Arrastion Bizkaia
play_arrow
The Game Awards 2025: lo mejor, lo peor y lo que nadie vio venir. Aquí el resumen Arrastion Bizkaia
play_arrow
Dímelo bajito: Cuando amar también es aprender a escuchar Arrastion Bizkaia
play_arrow
El Zorro: La Leyenda de la Espada y la Máscara Arrastion Bizkaia
Haurrak dira protagonita hirukote honen emanaldietan. Futbol talde bat bailitzan, umeak Pirritxen, Porrotxen eta Marimototsen kamisetak jantzita eta panpinak eskutan, eta baten bat aurpegia ere margoztuta, txintxo-txintxo, baina urduri moduan, ilara egin dute aretora sartu aurretik.

Behin barruan, eskolako-patioko zarata gogorarazten duen hotsa entzuten da, normala ume asko elkartzen denean. Halako batean, argiak amatatu eta isiltasuna egin da. Publikoa ilunpetan, baina oholtza argiz beteta, tximeleta erraldoi bat sartu eta ikuskizuna hasi da.

Dantzan hasteko gonbita egin diete haur eta gurasoei, «Korok eta Maria Luisak», koronabirusak alegia, ez diete dantzaten utzi baina hori ez da ondo pasatzeko aitzakia izan.
Ordubete eta gutxi irauten du «Bizi Dantza» ikuskizunak baina, nahiko eta soberan batzuek entzun nahi dituzten, edo beste modu batean esanda, zentsuratzen dituzten ezinbesteko balore eta pentsaera batzuk helarazteko.

Planeta zaintzeko deia, auzolana, sexu aniztasunaren aldeko aldarria, ezberdinen arteko maitasuna, euskara edota feminismoa. Animalien bidez helarazi dituzte balore horiek. Izan itsasoetako plastikoa dela eta igeri egin ez duen marmoka; izan kolorez betetako plumak dituen oilarra; izan berak bakarrik lana egiteaz nazkatuta dagoen Joxepa behia edo izan Txerri almirantearen aurka egiteko antolatzen duten auzolana.
Beharbada hori ikusten egon den ume horrek koloreak bakarrik ikusi ditu, etorkizun ez hain urrun batetan kontzientzia gehiago hartzen duenean, espero dezagun pailazoek, euren idoloek, helarazitako baloreak aintzat hartzea eta mundu hobeagoa eraikitzen laguntzea. Eta euren kanta batek dioen moduan: «Aske maite dezagun bikote zein lagun!».

Dantza eta musika nagusi izan dira ikuskizunean. Abesti berriak eta zaharrak ere bai, baina beti pailazoek euren egiten duten ezpitiruarekin. Emanaldiaren amaieran, Marimotots zoriondu eta «Maite Zaitut» abestu dute guztiek. Bat-batean, eta susto pixka bat hartuta, tanke batek leher egin eta konfeti festa hasi da, haurren pozerako.
Galdakoztarren musuak, modu berezian hori bai, jasota agur esan diote Galdakaoko publikoari.

Haurrei eta ez hain haurrak ez direnei irribarrea ateratzeko eta ondo pasatzeko ez ezik, txiki-txikitatik mundua hobeagoa egiteko baloreak helarazteko ere, beude luzaroan Pirritx, Porrotx eta Marimotots!
Escrito por Xabi Ealo
Nos encanta disfrutar la buena música y de las charlas y de los debates y de las entrevistas. Y tiramos de los recuerdos y de aquellas grandes canciones que nos marcaron, y también las aderezamos con música nueva! Todos los días, de lunes a viernes por la mañana, Egunon Bizkaia!!
close
Arrastion Bizkaia!
14:00 - 17:00
Arrastion Bizkaia!
17:00 - 20:00
con Alex de la Pinta
20:00 - 23:00
01:00 - 03:00
03:00 - 04:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)