Zabalik da Arrigorriagako Madalenetarako kartel lehiaketan izena emateko epea
Arrigorriagako Udalak eta Jai Batzordeak lehiaketa jarri dute martxan aurten ere, Madalenetako kartelaren diseinua aukeratzeko. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 19ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea. Interesdunek Edurne Garitazelaia kultur etxean utzi beharko dituzte lanak. Gaia librea izango da, baina derrigorrez Arrigorriagako jaiekin zerikusia izan beharko du. Antolatzaileek nabarmendu dute ez dela genero-rol eta estereotipoak indartzen dituzten irudirik erabili behar, eta ez dela onartuko sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukerak modu ezkorrean erabiltzea. Saria 800 eurokoa izango da, eta […]