BERRIAK | NOTICIAS

Kiroldegia ez erabiltzeagatik kuotak itzuli edo konpensatuko ditu udalak

todayagosto 12, 2020

Fondo
share close

Espainiako Gobernuak pasa den martxoan ezarritako alarma-egoeraren ondoriz, udal-kiroldegia itxita egon da ekaina erdialdera arte. Hori horrela, Galdakaoko Udalak ordaindutako kuotak itzuli edo konpensatu egingo ditu, betirere, «itxialdiarekiko proportzionala den kopuruan».

Kaltetutako pertsonek horrela jasoko dute kuota hori:

  • Banku-helbideraketaren bitartez egin dutenek, irailaren lehen hamabostaldian ordaindutako kuotaren zenbatekoa jasoko dute itxialdiarekiko proportzionala den kopuruan eta helbideratutako abonuaren kontu berberean.
  • Eskuz edo abonu-agiriaren bitartez egin dutenek, ordaindutako kuotaren zenbatekoa jasoko dute itxialdiarekiko proportzionala den kopuruan, eta konpentsazioa jasoko dute hurrengo kuotan edo udal kiroldegian jasoko duten hurrengo zerbitzuan.

«Koronabirusaren transmisio arriskua txikitzeko, eta instalazioetako langileak eta erabiltzeileak babesteko asmoz, ez da eskudiruzko itzulketarik egingo», udalak adierazi duenez.

Escrito por Xabi Ealo

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Asteburua!

access_time08:00 - 14:00
0%