Lotsa
Goizean sare sozialetara sartu eta Andaluziako zezen-plaza bat jendez lepo ikusteak zer pentsatu eman dit, lotsa sentirarazi dit bizi dugun egoera dela eta; eta hala ez balitz ere bai. Han agertzen dira guztiak euren polo edo alkandora dotore-dotore jarrita, maskara ere gehienek eta oso arrotza egiten zaigun banderez inguratuta, eta euren artean, nor eta Abaskaltar Jakobe. C hizkiarekin hasi eta O letrarekin bukatzen den izen batez definitu ahalko nituzke, baina […]