Lehen lerroko langileak omenduko dituzte astelehenean
Konfinamenduan lehen lerroan beharren egon diren langilei eskerrak emateko ekitaldia antolatu dute Jai Batzordeak eta Galdakaoko Udalak. Hurrengo astelehenean, hilak 14 eta Santakurtz eguna baliatuta, Ardanza Lehendakariaren parkean izango da eguerdiko ordubatean. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak adierazi duenez, "ekitaldi xumea izango da, jende gutxirekin". Gaineratu du ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango dela udaleko sare sozialen bitartez. "Arratsaldeko zortzietan balkoietan txalotzen ziren beharginei modu zuzen baten omentzeko ekitaldia izango da", […]