Bilboko dantza taldeei omenaldia egin die Bilboko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunean
Bilboko dantza taldeek omenaldi berezi bat jaso dute astearte honetan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Bilboko Udalak tokiko taldeak goraipatu nahi izan ditu egun berezi honetan. Udaletxean egindako ekitaldian Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, Eider Inunciagak, Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak, eta udal-korporazioko beste ordezkari batzuek hartu dute parte. Dantza talde hauek egon dira ekitaldian: Gaztedi-Santutxu (1951), Bihotz Alai -Deustu (1958), Arraizpeko Gazteak-Errekalde (1961), Irutasun-Altamira (1967), Beti Jai Alai-Basurtu (1968), Batasuna Arraizbide-Errekalde (1972), Salbatzaile-Castaños (1978), Goi Herri-San Inazio (1978), Mikeldi-Deustu (1979), Ibai […]