Bihar hasiko da Sormene
Bihar hasi eta hurrengo domekara bitartean, Sormene Galdakaoko Sorkuntzen Plaza ospatuko da Galdakao. Hori izpide izan dugu irratian Edurne Espilla Euskara Normalizatzeko zinegotziarekin.
Bihar hasi eta hurrengo domekara bitartean, Sormene Galdakaoko Sorkuntzen Plaza ospatuko da Galdakao. Hori izpide izan dugu irratian Edurne Espilla Euskara Normalizatzeko zinegotziarekin.
Euskal kulturak plaza berri bat izango du Galdakaon, abenduaren 14tik 20ra bitarte. Bertako sortzaileek eta kanpokoek bat egingo dute eta, "euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartzen ahaleginduko da: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…". Sormene sorkuntzaren Galdakaoko plaza Euskal Herrira zabalik egongo da webgunearen bitartez, eta "emakumeei dagokien fokoa jarrita". Iñigo Hernando alkateak esan du 10 urtera sormene Galdakaon egotea espero duela. Gaineratu duenez, "kulturak administrazioen bultzada behar du". […]