Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
play_arrow
Sin malos rollos: Hay que reírse... incluso de uno mismo Arrastion Bizkaia
play_arrow
Rafaela y su loco mundo, pop, caos y personalidad Arrastion Bizkaia
play_arrow
Cuando la envidia se vuelve comedia Arrastion Bizkaia
play_arrow
Risas con 50 sombras muy oscuras Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 05-03-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Drácula: la reinvención de un mito eterno Arrastion Bizkaia
play_arrow
Entre el miedo y la memoria: Vieja loca, un thriller que te atrapa Arrastion Bizkaia
play_arrow
Galdakao activa el proceso participativo para elegir los conciertos de Santakurtzak 2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Abraham’s Boys: A Dracula Story – El legado maldito de Van Helsing Arrastion Bizkaia
todayfebrero 9, 2024
2022ko otsailean, Galdakaoko Udalak Erabaki Galdakao herritarren partaidetzarako plataforma abiarazi zuen Decidim plataformak eskainitako teknologia librean oinarrituta, Udalak irekitako prozesu eta espazioetan parte hartzeko aukera erraztearren, proposamenak landuz edo babestuz, eztabaidetan parte hartuz edo gure auzo edo herriari dagozkion gaiei buruz bozkatuz. Eta hori guztia, klik bakar batean.
Plataforma hau (erabaki.galdakao.eus) beste partaidetza-modu batzuk osatzen dituen tresna da, digitalaren eta presentzialaren arteko hibridazioa sustatuz. Ez dago plataforman baino erabil ez daitekeen partaidetzarako kanalik, izan ere, baliokide presentziala izango dute une oro, plataforma erabili nahi ez duenarentzat edo plataforma erabiltzen ez dakienarentzat. Hala ere, xedea plataformaren erabilera sustatzea da, horretaz baliatzeko tresnak eta gaitasunak dituzten pertsonen artean. Gainera, plataformak prozesuen trazabilitatea egiteko aukera ematen du, partaidetza-prozesuak nola egin diren, partaidetza-organoek nola funtzionatzen duten eta nortzuek osatzen dituzten, edota Udalak bereganatutako konpromisoen betetze-maila zein den jakitea erraztuz.
Dagoeneko 2.000 pertsona inguru erregistratu dira erabaki.gadakao.eus plataforman, baina Galdakaoko Udalak kanpaina bat abiarazi du herriko biztanleen artean ezagutzera emateko, erabilera sustatzeko eta horretarako trebakuntza bultzatzeko.
Abian diren ekintzen artean, beren-beregi nabarmen daitezke plataformaren oinarrizko funtzionamendua azaltzeko zenbait bideoren elaborazioa eta adinekoekin, elkarteekin, gazteekin eta beste talde batzuekin antolatutako prestakuntza eta trebakuntza saioak. Laster, beste prestakuntza-saio batzuk egingo dira, eta ohiko kanalen bitartez jakinaraziko da.
Gainera, stand ibiltaria prestatu da Galdakaoko herritarrentzat, plataforma erabili nahi dutenei laguntza eta informazioa emateko asmoz, bai erregistratu eta egiaztatzeko prozesuan, bai irekita dauden prozesuetan parte hartu ahal izateko, betiere gai horretan aditutako pertsonen eta laguntzaz eta aholkularitzaz eta beharrezko ekipo informatikoen bitartez. Stand hau herriko leku ikusgarri eta jendetsuetan kokatuko da, eta informazio-liburuxkez gain, QR kode handi bat ere izango du, gailu mugikor batetik plataformara zuzenean sartu ahal izateko. Standa bi lekutan jarriko da ondorengo egunetan:
Galdakaoko Udalak herritarrak animatu nahi ditu erabaki.galdakao.eus plataforman profila ireki eta parte har dezaten, eta zailtasunen bat izanez gero, aipatutako standera edo udaletxera hurbildu eta prozesu osorako laguntza lortzeko aukera izango dutela gogoratu du. Plataformako bertako Laguntza atalean ere arazorik izatekotan nora jo behar den azalduta dago.
Escrito por Mozoilo Irratia
Nos encanta disfrutar la buena música y de las charlas y de los debates y de las entrevistas. Y tiramos de los recuerdos y de aquellas grandes canciones que nos marcaron, y también las aderezamos con música nueva! Todos los días, de lunes a viernes por la mañana, Egunon Bizkaia!!
close
Arrastion Bizkaia!
14:00 - 17:00
Arrastion Bizkaia!
17:00 - 20:00
con el maestro Kapi
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)