Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Viernes de Greta Gerwig Arrastion Bizkaia
¡Recomendaciones para las fiestas y muchos estrenos! Arrastion Bizkaia
Recopilación indie del año y un poco de Bisbal con su disco de navidad Arrastion Bizkaia
Hasta el año que viene Arrastion Bizkaia
El fenómeno Paquita Salas y referencias que nos ha dejado Arrastion Bizkaia
Destripamos el último disco de David Rees Arrastion Bizkaia
Se acaba el año Arrastion Bizkaia
Pasamos la navidad con Shrek y su especial Arrastion Bizkaia
Cualquier excusa es buena para escuchar a Suu Arrastion Bizkaia
El Valencia Baraja opciones Arrastion Bizkaia
todayabril 7, 2022
Galdakaoko Udala | Sormenek 2022an landuko dituen edukiak eta eskainiko dituen emanaldiak aurkeztu ditu Galdakaoko Elexalde BHI ikastetxean. Prentsaurrekoan parte hartu dute Rakel Iruarrizaga Elexalde BHIko irakasleak, Eguzkibegi ikastolako Isusko Diezek, Elexalde BHIko Leire Olano eta Ugaitz Fernandez ikasleek, Edurne Azkarate eta Intza Alkain Formol Laborategia konpainiakoek, Edurne Espilla Euskara zinegotziak eta Gotzon Barandiaran Sormeneko zuzendari artistikoak.
Azken honek hartu du hitza lehenik eta honakoa azaldu du: “Sormenek lau lan ildo jorratzen ditu: sormena-plazak-komunikazioa-transmisioa. Lau lan ildo hauetatik transmisioarena da kezka larriena eragiten diguna egun, ez Sormenekooi bakarrik, ez bada Euskal Herri osoko eragileei ere. Etena gertatu baita euskarazko kulturgintzaren transmisioan, besteak beste, hezkuntza arautuan. Horregatik iruditu zaigu pertinentea Sormenek landuko dituen edukiak ikastetxe batean aurkeztea, hezkuntzan sormena nola landu daitekeen erakutsita. Horrez gain, euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzea guztion ardura dela aldarrikatzeko batu gara hemen. Azpimarratzeko ez dela soilik hezkuntza arautuaren ardura, euskarazko kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun eragile guztiona dela eta noski, euskal gizarte osoarena”.
Ondoren, Rakel Iruarrizaga irakasleak Barandiaranen hitzetan sakondu du esanez hezkuntza arautuko hezitzaile gisa eta Sormene elikatzen duen ekosistemaren partaide gisa heuren helburua euskarazko kulturgintzarekiko zaletasuna sustatzea dela. Sormenek helburu hori lortzen ahalegintzeko modua eta tresnak eskaintzen dizkiela nabarmendu du, besteak beste Sormenek landu beharreko edukietan eta formetan iritzia eman dezaketelako batetik, eta bestetik, emaitzari, azken produktuari oso lotua dagoen kontsumo eratik aldendu eta sormen prozesuari garrantzia ematen ikasi dutelako. Izan ere, Formol Laborategia antzerki taldeko Edurne Azkarate eta Intza Alkainek, Elexalde BHIko Batxillergoko 1.mailako ikasleekin heuren Album antzezlanarekin zerikusia duten edukiak landu zituzten 2021eko Sormenen eta 2022an, beste bi saiotan parte hartu ondoren, Album antzezlana ikustera joango dira Torrezabal kultur etxera maiatzaren 27an.
Bai Leire Olano eta Ugaitz Fernandez ikasleek bai Intza Alkain eta Edurne Azkarate aktoreek, tailerretan bizitakoa aletu dute. Album belaunaldi berriei helduagoek aurpegiratzen dizkieten –keria eta –tasunei buruzko ariketa teatrala da, Edurne Azkaraten hitzetan. Tailerretan, antzerki konpainiak berak egin zituen ariketa eta prozesua landu dute ikasleekin. Hau da, Batxillergoko lehen mailan ari diren 16-17 urteko ikasleek, nagusiagoek eta gizarteak orohar heurei buruz esaten dituztenak izan dituzte gogoetagai.
Azkenik, Edurne Espilla Galdakaoko Udaleko Euskara zinegotziak, Udalak Sormeneren lan ildoekin eta marko teorikoarekin guztiz bat egiten duela eta euskarazko kulturgintzaren transmisioari aparteko garrantzia eman behar zaiola gogorarazi du. Udala, gainontzeko eragile guztiekin, ardura hori hartzeko prest dagoela azpimarratu du.
Datozen urteotan, lanketa iraunkorra xede izanik, Sormenek bi txandatan lan egingo duela argitu: udaberrian eta udazkenean.
Sormenek 2022ko udaberrian landu dituen edukiez gain, emanaldien berri ere eman du. Era berean, eskaintza osatzen ari direla ohartarazi du eta datozen asteetan emango dutela horien berri eta honela laburbildu daiteke:
📆 Apirilaren 6an
10:30 eta 13:00etan Tailerra ikastetxeentzat: Formol Laborategia
MAIATZAREN 12TIK 15ERA:
📆 Maiatzak 12, osteguna
Kurtzeko karpan
10:15 eta 12:00etan: Tailerrak ikastetxeentzat: Antzerkia. Formol Laborategia
20:00etan Antzerkia. Bidaide. Metrokoadroka konpainia Geuretik Sortuak egitasmoarekin elkarlanean.
📆 Maiatzak 13, ostirala
Kurtzeko karpan 10:15 eta 12:00etan: Tailerrak ikastetxeentzat: Musika.
#Mauriziakezdauinorhil. Ines Osinaga, Lorea Argarate eta Olatz Salvador. 18:00-20:30: Disko berrien aurkezpenak Ahotsenearekin elkarlanean. 30 minutuko saioak.
21:00etan: #Mauriziakezdauinorhil ikuskizuna. Ines Osinaga, Lorea Argarate eta Olatz Salvador
📆 Maiatzak 14, larunbata
Kurtzeko plazan eta Gandasegiko aterpean
11:00-14:30: Kultur Sorkuntzen Azoka. Gandasegiko aterpean 12:00-14:00: Liburu berrien aurkezpenak, Ahotsenearekin elkarlanean, karpan. 30 minutuko saioak. ( 2 )
17:00-20:30: Kultur Sorkuntzen Azoka. Gandasegiko aterpean 18:00-22:00: Disko berrien aurkezpenak Ahotsenearekin elkarlanean. 30 minutuko saioak.
📆 Maiatzak 15, igandea
Kurtzeko plazan eta Gandasegiko aterpean
11:00-14:30: Kultur Sorkuntzen Azoka. Gandasegiko aterpean 12:00-14:00: Liburu berrien aurkezpenak, Ahotsenearekin elkarlanean, karpan. 30 minutuko saioak.
📆 Maiatzak 27, ostirala, Torrezabalen
12:00etan Album antzezlana ikasleentzat. Formol Laborategia antzerki konpainia.
20:00etan: Album antzezlana publiko ororentzat. Formol Laborategia antzerki konpainia.
Sormenek Ahotsenearekin eta Literaturiarekin elkarlanean antolatu dituen disko eta liburu berrien aurkezpenetan izena emateko epea apirilaren 4an zabaldu eta apirilaren 18an itxiko da eta nahi duenak www.ahotsenea.eus webgunera jotzea besterik ez du.
Herritarrak Sormenen parte hartzera deitu, etorkizuneko euskarazko kulturgintzarekiko zaletasuna gaurdanik eta egunero ureztatu beharra azpimarratuz amaitu du bere hitzartzea Espillak.
Escrito por Mozoilo Irratia
todaydiciembre 26, 2024
22:00 - 23:00
con Unai Parra
23:00 - 00:00
La noche más tranquila
00:00 - 04:00
04:00 - 06:00
con el maestro Kapi
06:00 - 08:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)