Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Mondra: Orgullo, Electrónica y Gallego sin Armarios Arrastion Bizkaia
Longlegs: El mal escribe cartas Arrastion Bizkaia
Ouineta: Raíz y revolución en cada canción Arrastion Bizkaia
Resistencia y amor en los 70: Te estoy amando locamente Arrastion Bizkaia
Todo listo para el sábado en el BBK Ría: música, cultura y energía a orillas de la ría Arrastion Bizkaia
Entre dos mundos: La película de Hannah Montana Arrastion Bizkaia
Amor Líquido: melodías que fluyen entre la nostalgia y la libertad Arrastion Bizkaia
Intoxicación: La cruda verdad de nuestra comida Arrastion Bizkaia
Ezezez: El grito del rock en euskera Arrastion Bizkaia
Noticias, estrenos y más para disfrutar el finde!! Arrastion Bizkaia
todaymarzo 14, 2024
Herri aldarrikapenaren Korrika. Bere buruaz konplexurik gabe harro bai, baina konforme ez dagoen herri baten aldarria. Hortik dator leloa: «Herri Harro». Goiburu hori hartuta, gaur arratsaldean abiatuko da euskararen aldeko lasterketa sonatuena Irundik. Hamaika egun beharko ditu Euskal Herrian barrena prestatu duten ibilbidea egiteko; zazpi lurraldeak zeharkatu ondoren — 2.700 kilometro, 205 herri eta hiri—, martxoaren 24an iritsiko da helmugara, eta han ezagutuko da lekukoak barruan gordeta eramango duen mezuaren edukia.
Lehen egun honetarako, egun osoko festa antolatu du AEK-k Irunen. Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, Gazte Korrikarekin, eta 15:30ean 23. Korrikaren hasiera ekitaldia egingo da, San Juan plazan. Bertan lehertuko da festa, 16:00ak puntuan Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek lekukoa hartu eta lasterketari hasiera ematen diotenean. Euskaltegiko zuzendari Beñat Alzagaren esanetan, «lehen kilometro horrek islatuko du, alde batetik, euskaraz bizitzeko kemena; bestetik, Korrikak hauspo izan nahi duela Irunen euskalduntze-lanak tinko aurrera egiteko».
Irun, Hondarribia, Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Azkaine… dira Korrikaren lehen kilometroak hartuko dituzten aurreneko herrietako batzuk. Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Nafarroan igaroko ditu lehendabiziko egunak, eta martxoaren 18ko goizaldean iritsiko da Arabara. Handik, atzera berriz Nafarroara sartu-irtena egin ondoren, Gipuzkoarako eta Bizkaiarako bidea hartuko du, herriz herri, Lapurdiko hiribururaino iristeko, hilaren 24an; 09:20 aldera helduko da azken txanpara, eta 12:30ean sartuko da Udaletxe Plazara. Amaierako jai handia 13:30etik aurrera dago aurreikusita.
Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko da edizio honetan. Urteak daramatzate Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta azterketak euskeraz egin ahal izatea eskatzen, eta egiten ari diren ahalegina aitortuko zaie.
Escrito por Mozoilo Irratia
20:00 - 00:00
00:00 - 04:00
Hora de desconectar de todo
04:00 - 05:00
05:00 - 08:00
08:00 - 20:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)