Jone Ibañezek zuri-gorri izaten jarraituko du
Beste denboraldi baterako sinatu du Jone Ibañez galdakoztarrak Athletic-ekin, Bilboko klubarekin akordioa lortuta. Hori horrela, galdakoztarrak sei denboraldi egingo ditu Athletic-en. Galdakaoko jokalaria baikor agertu da: “Talde osoarekin entrenatzen hasteko gogo handiak dut, aurten lesioagatik zaila izan baita". Ibañezek adierazi du bere "onena" emango duela "ahalik eta minutu gehien irabazteko". Eta gaineratu du lanean jarraituko duela, "zelaian berriro jokalari" dela sentitu nahi duelako. Pasa den urrian egin zioten belauneko errotulan […]