Umorez beteko da Arrigorriaga asteburu honetan Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVII. Jaialdiarekin
Arrigorriagako Udala | Maiatzaren 6, 7 eta 8an Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVII. jaialdia ospatuko dugu Arrigorriagan. 1995ean "Magia, pailazoak eta kale-artea jardunaldiak" izenpean jaio zena, 27 urte hauetan zehar formatua eta programazioa zabaldu eta berritu ditu: erakusketak, clown ikastaroak profesionalentzat eta zaleentzat, eduki pedagogikoko eskolarako jarduerak, haur-ospitaleetarako saioak, etab.Aurtengo edizioa ere berritasunekin dator. Aurten jaialdia deszentralizatuko da eta zenbait ekimen Abusu edo San Antonio bezalako auzoetan gozatzeko aukera izango dute ikusleek. Gainera, aurten euskal konpainiak nabarmenduko dira. Besteak beste, […]