Astelehenean zabalduko da Galdakaoko Musika Eskolan matrikulatzeko epea
Galdakaoko Udala | Galdakaoko Máximo Moreno Udal Musika Eskolak 2022-2023 ikasturterako matrikulatzeko epea maiatzaren 9an, astelehenean, zabalduko du. Hilaren 27ra arte egongo da datorren ikasurterako matrikulatzeko aukera. Matrikula aurrez aurre egin ahal izango da, Urreta 21 helbidean dagoen eskolan bertan, eta baita telematikoki ere (https://www.galdakao.eus/musika-eskola/). Aurrez aurre egiteko, honakoa da ordutegia: astelehenen eta ostegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta, astearte, asteazken eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara. Udal Musika Eskolak 4 maila eskaintzen ditu, musikarekin lehen harremana izateko mailan hasi, eta hobekuntzarako mailara arte. Adinari dagokionez, matrikularen urte naturalean […]