Martxoaren 27an izango da Usansoloren segregazioari buruzko galdeketa
Galdakaoko Udala | “Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?”. 16 urtetik gorako usansolotarrek galdera horri erantzuteko aukera izango dute martxoaren 27an, igandearekin. Segregazio prozesuei buruz Bizkaiko Foru Arauak zehazten duen bidea jarraituta, herri galdeketa egiteko aukera baliatuko du Galdakaoko Udalak eta iritzia ofizialki emateko aukera eskainiko die usansolotarrei. Foru Arauak jasotzen du segregazio prozesuetan ez dela derrigorrezkoa herri galdeketa egitea eta, egingo balitz, bertatik aterako litzatekeen emaitza ez litzatekeela loteslea. Galdeketa egiteko aukera espresuki ematen du ordea, eta, […]