ARRIGORRIAGA

42 Resultados / Página 5 de 5

Fondo

ARRIGORRIAGA

Potx eta Lotx pailazoak Lonbo aretoan egongo dira!

Hurrengo igandean, otsailak 27, Arrigorriagako Lonbo Aretoan izango dira eguardiko 12.30tan. KALEAK BIZIRIK! ikuskizuna eskeiniko dute, irailean estreinatu zuten Bilboko Campos Eliseos antzokian eta Euskal Herritik bira egiten ari dira orain. Familia guztiari zuzendatutako ordu eta hamar minutuko ikuskizuna da eta kantuan eta dantzan aritzeaz gain, hainbat gai lantzen dituzte pailazoaren balioak oinarri hartuz eta inguratzen gaituzten arau sozialak zalantzan jarriz.

todayfebrero 15, 2022

ARRIGORRIAGA

Kirol munduan sexuagatiko jazarpenari buruzko sentsibilizazio saioa Arrigorriagan

Arrigorriagako Udala | Asteazken honetan, otsailak 16, Arrigorriagako eskolako Gure Magalean elkarteak, kirol esparruan sexu-abusuari, sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko sentsibilizazio-saio bat antolatu du udalerriko familientzat. Saioa "ZURE TALDEKOAK GARA" zerbitzuak eskaintzen du. Zerbitzu hau, Eusko jaurlaritzak eta Basque team Fundazioak kirol arloan sexu jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua da. Hauek azaldu dutenez, haurrak eta nerabeak indarkeriatik erabat babesteko 8/2021 Lege Organiko berriak ezartzen du adingabeekin kirol- edo aisialdi-erakundeetan lan […]

todayfebrero 15, 2022

ARRIGORRIAGA

Inauteri giroa zuhurtziaz ospatuko du aurten Arrigorriagak

Arrigorriagako Udala | Arrigorriagan Inauteriak betidanik ospatzeko ohitura egon bada ere, zazpi urte dira Arrigorriagako hainbat elkartek Inauteri batzordea sortu eta Udalaren laguntzarekin kutsu komunitario erdigunean izan duten Inauteriak antolatu dituztela. Asanbladak egin, gaiak pentsatu, mozorroak prestatu eta jai- eta kultura-ekimenez bete izan dituztela gure herriko kaleak. Bada, aurten, iaz bezala, osasun egoera dela eta, Inauterien jaialdia bertan behera uztea erabaki dute (baita ohiko Kanporamartxo ekimena ere bai), datorren urtean […]

todayfebrero 14, 2022

ARRIGORRIAGA

Arrigorriagako Udalak gizarte-zerbitzuak indartzen jarraitzen du

Arrigorriagako Udala | "Lagunkoia" programa aipagarrienetako bat da. Zahartze aktiboa lantzen du, eta sail horretako arduradun teknikoen arabera, 2021ean ezarritako helburuak bete egin dira: herriguneko erretiratuen zentroan aireztapena hobetzeko lanak egin dira, Abusuko erretiratuen taberna lizitatzea lortu da, helduentzako jarduera kultural eta fisikorako 'Udaberriko programa' burutu da eta antzemandako beharrak 2022rako prestakuntza-programaren diseinua gidatzen ari dira. LTB (Laguntza Teknikoen Bankua) bezalako zerbitzuek ere aurreikuspen guztiak gainditu dituzte eta mendetasuna duten […]

todayfebrero 10, 2022

ARRIGORRIAGA

Arrigorriagako Udalak doako hizkuntza-zerbitzua eskainiko die herritarrei euskararen erabilera sustatzeko asmoz

Arrigorriagako Udala | Udalak udalerriko agente nagusiekin (elkarte kultural eta sozialak, kirol-elkarteak, merkatariak, enpresak, etab.) lankidetzan aritzea bilatzen du, Arrigorriaga gero eta euskaldunagoa izan dadin. Egitasmo honen helburua udalerrian euskararekiko jarrera positiboa transmititzen duen hizkuntza-paisaia lortzea da. Horregatik, doako zerbitzu honek, testuen itzulpenetan lagundu, testu elebidunak diseinatzen lagundu eta testu idatziak zuzenduko ditu. Besteak beste: testuak, gutunak, kartelak, bileren deialdiak, faktura-ereduak, prezio-zerrendak, etab. Celia Rubio, Euskara eta Hezkuntza zinegotziak azaldu […]

todayfebrero 9, 2022

ARRIGORRIAGA

Arrigorriaga se compromete con el Pacto Social y Ciudadano por la igualdad y contra la violencia machista en Euskadi

Arrigorriagako Udala | El Ayuntamiento de Arrigorriaga y el Foro de Salud participarán en el proyecto "Generation Equality" impulsado por Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, en el marco de la iniciativa internacional del mismo nombre liderada por ONU Mujeres cuyo fin es mostrar su compromiso con la igualdad. Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer ha querido aprovechar el marco que ofrece esta iniciativa para crear un Pacto Social y Ciudadano por la […]

todayfebrero 1, 2022

No más entradas

Asteburua!

access_time08:00 - 20:00