Gazteentzako aholkularitza psikologikorako Galdakaoko udal zerbitzuan, arreta afektibo sexuala
Galdakaoko Udalak sustatutako Batera doako zerbitzuak berriro ekin dio bere jarduerari aste honetan, eta berrikuntza nagusi bat dakar: aholkularitza afektibo-sexuala. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honek euren ongizatea hobetzea du helburu, antsietatea, autoestimua edo estresa bezalako arazoei aurre egiten laguntzeko eta harreman osasuntsu eta berdintasunezkoak sustatzeko. Batera programa duela bi urte sortu zen, gazteei beren kezkak adierazteko eta laguntza jasotzeko espazio segurua eskaintzeko. Zerbitzua pertsonalizatua denez, aurretik […]