«Ilargi Guztiak» euskal pelikulak emango dio hasiera 27. Bilboko Zinemaldi FANTastikoari
"Ilargi Guztiak" euskal pelikularen mundu mailako estreinaldiak emango dio hasiera 27. Bilboko Zinemaldi FANTastikoari. Igor Legarretaren filmaz gain 10 pelikulaz hornitutako atal ofizialak, Bong Joon-Ho zuzendari korearraren filmografiak, hainbat laburmetraik eta Palm Springs bezalako mundu mailan ospea lortu duten filmek beteko dute aurtengo edizioa.