Bi pertsona salatu ditu udaltzaingoak maskara jantzita ez eramateagatik
Galdakaoko udaltzaingoak bi pertsona salatu ditu bide publikoan eta arrazoirik gabe, maskara ez eramateagatik. Udaltzaingoak sare sozialetan jakitera eman duenez, "hirugarren pertsonak zeuden eremu batean zeuden" eta gainera, maskara jartzeari "uko egin" zioten, agenteen eskaeren aurrean. https://twitter.com/Gdko_Polizia/status/1291983478309912579