Koronabirusaren agerraldia antzeman du Osakidetzak Galdakaon
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19 agerraldia antzeman du Galdakaoko Muguru tabernan. Hori dela eta, uztailaren 27a eta abuztuaren 4a bitartean taberna horretan egon diren guztiei PCR proba egingo zaie, bihar hasi eta domekan. Proba egiteko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Horretarako, tabernan egon direnek telefono honetara deitu beharko dute: 946007400. Esan bezala, probak bihar eta etzi egingo dira, Galdakaoko osasun etxean, goizeko hamarretatik, gaueko hamarretara.