#Galdakao-ko Udalak haurrentzako euskarazko aisialdia eskainiko du uda honetarako
Programazioa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta bi ekimenetan antolatu da: "UDATEKAK": haurrek egunean bi orduz begiraleek zuzendutako programazio berezi batez gozatuko dute. "HANDI BIZI 2020KO UDA": Uztailaren 1etik 23ra, eskaintza kultural (antzerki, ipuin kontaketa, bertsoak, zirku ikuskizunak,...) eta kirol jarduerak (mendi martxak, zunba,..) eskainiko dira herriko gune ezberdinetan.