BERRIAK | NOTICIAS

Zabalik dago Galdakaoko haurreskoletan izena emateko epea

todaymayo 25, 2020

Fondo
share close

2020-2021 ikasturterako Haurreskolak Partzuergoko zentroetan izena emateko eskaerak modu telematikoan egiteko epea zabalik dago. Eskariak aurrez-aurre aurkezteko epea ekainaren 1etik ekainaren 8ra bitartean izango da, biak barne.

2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Galdakaoko eta Usansoloko haurreskoletan plaza eska dezakete.

Hauek dira ezarri diren epeak:

a) Eskariak entregatzeko:

  • Online: maiatzaren 21etik ekainaren 8ra- https://ikasgunea.euskadi.eus
  • Aurrez-aurre: ekainaren 1etik 8ra

b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30a

c) Erreklamazio eta subsanazio epea: uztailaren 1etik 14ra

d) Eskaerari uko egitea: uztailaren 14rarte

e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 28an

Haurren hasiera-data haurreskolan irailaren 4a izatea aurreikusten da, baina osasun-egoeraren araberakoa izango da, Covid-19 pandemiaren ondorioz.

Halaber, jaioberrien izenemateen kudeaketari buruz (ekainaren 8tik aurrera jaiotakoak), Haurreskolen Partzuergoak jakinarazi du ekainaren 8tik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dutela bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean, eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.

Galdakaoko zentro desbardinetan matrikulak jasotzeko ordutegia ondokoa da:

Katamar haurreskola

Olabarrieta auzoa 21

Tel. 94 426 21 39

katamar.galdakao@haurreskolak.eus

Obaba haurreskola

Unkina plaza z.g.

Tel 94 456 00 24

obaba.galdakao@haurreskolak.eus

Bizkai haurreskola

Lehendakari Agirre plaza, z/g

Tel. 94 456 02 65

bizkaia.galdakao@haurreskolak.eus

Informazio gehiago http://haurreskolak.eus/ webgunean eskuragarri dago.

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


0%