Listeners:
Top listeners:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Planes para dar la bienvenida a la Navidad Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 20-11-2025 Egunon Bizkaia
play_arrow
Sombras y Monstruos: The Sandman y el nuevo rumbo de The Witcher Arrastion Bizkaia
play_arrow
WICKED: RECORDANDO LA PRIMERA PARTE ANTES DE LO QUE VIENE Arrastion Bizkaia
play_arrow
Destripando la serie animada de X-men y el mundo Marvel Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 13-11-2025 Egunon Bizkaia
play_arrow
La primera familia vuelve: Los 4 Fantásticos: Primeros Pasos Arrastion Bizkaia
play_arrow
El renacer del cazador: El regreso de Predator Arrastion Bizkaia
play_arrow
Hablamos con DELACUEVA sobre su nuevo disco "No me llames artista" Arrastion Bizkaia
play_arrow
Planes que tienen mucha enjundia para disfrutar el fin de semana Arrastion Bizkaia
Andra Mari Dantza Taldeak Zuberoako Maskarada osoa eskainiko du lehen aldiz otsailaren 22an, bere 70. urteurrena ospatzeko. Ekitaldi berezi honek, Galdakaoko inauterien hasierarekin bat eginez, dantza, bertso eta kantu giro aparta ekarriko du herriko kaleetara.
Hainbat urtetako ikerketa eta lanaren ondorioz, taldeak maskarada osoa taularatuko du, 1988tik lantzen aritu diren Zuberoako dantzak barne hartuta. Hogeita hamar lagun baino gehiagok parte hartuko dute ikuskizunean, dantzari aktiboek ez ezik, taldekide ohiek eta belaunaldi berriek ere.
Ekitaldiaren egitaraua honakoa izango da:
Otsailak 22, larunbata
Zuberoako Maskaradak, Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta
• 10:00. Barrikada, Ardantza plazan. Euria egitekotan, Andra Mari elizako arkupean
• 10:45. Barrikada, Kurtzeko plazan. Euria egitekotan, Baratze Barria plazako arkupean
• 11:30. Barrikada, Iturrondon. Euria egitekotan, Urkin
• 12:15. Barrikada, Santi Brouarden. Euria egitekotan, Gandasegin
• 13:30. Herri bazkaria Kurtzeko plazan
• 16:30. Ofizioen saio nagusia Santi Brouarden. Euria egitekotan, Gandasegin
Otsailak 28, ostirala
Aperribai auzoko inauteriak
• 17:30. Jolasak, aurpegi margoketa eta gynkana. Aperribaiko frontoian, Ludoteka eta Topaguneen eskutik
• 18:30. Mozorro desfilea, zozketak eta sariak
• 19:30. Txokolatada, musika, photocall eta festa. Aperribai, Olabarrieta eta Txistulanda auzo elkarteak antolatuta
Erdialdean
• 17:00. Inauterietako haur tailerrak, Kurtzeko plazan
• 18:00. Andra Mari Txikiren dantza saioa, Iturrondo plazan
• 19:00. Kalez-kalea, Plazakoetxetik Kurtzeko plazara. Ad Libitum txistu bandaren, Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleen, Areto Dantza Taldearen, Divenire Dantza Eskolaren eta Taupadak Dantza Eskolaren eskutik. Parte hartu nahi duten kuadrilek otsailaren 17tik 26ra arte eman dezakete izena Torrezabal Kultur Etxean edo 944 010 528 telefonoan
• 20:00. Mozollokerren epaiketa, Kurtzeko plazan
• 20:15. Kalez-kalea, Santi Brouard plazatik abiatuta. Goizuetako Zahagi Dantza eta Antzuolako Sorgin Dantzak, Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta
• 20:30. Diskofesta sound, Kurtzeko plazan
Martxoak 1, larunbata
• 12:00. Goizeko berbena, Kurtzeko plazan. Areto Dantzak antolatuta
• 17:00. Gazte eta helduen playback txapelketa, sariak eta photocall. Kurtzeko plazan, Zizpa gazte konpartsak antolatuta, Galdakaoko Gu Dendari Elkarteak lagunduta
• 18:00. ‘Moko’ ikuskizuna, Torrezabalen
• 19:30. Kalez-kalea, Kurtzeko plazatik Santi Brouard plazara. Altsasuko inauteriak, Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta
• 20:00. Ikuskizun ibiltaria, Nafarroa kaletik hasita. ‘Balls de diables de Tarragona’ piroteknia
• 21:30. Herri afaria, Kurtzeko plazan. Zizpa gazte konpartsak antolatuta, 12 eurotan. Sarrerak eskuratzeko: zizpagaztekonpartsa@gmail.com
• 23:00. Gautegun Erromeria. Kurtzeko plazan, 01:00ak arte
Martxoak 2, igandea
• 12:00. ‘Sotobosque’ antzerkia, Torrezabalen (0-4 urte)
• 13:00. Asier Kidamen Magia ikuskizuna, Kurtzeko plazan
• 17:00. ‘Sotobosque’ antzerkia, Torrezabalen (0-4 urte)
• 17:00. Puzgarriak, jolas handiak, aurpegi margoketa, tailerrak, mozorro desfilea eta txokolatada. Urreta Eskola Patioan, Argizai Skaut Taldeak antolatuta
• 18:00. ‘Mariachi Platino de Mexico’ kontzertua, Kurtzeko plazan
Martxoak 3, astelehena
• 11:00 / 16:30. ‘Sentitu, sortu eta ikertzen duten eskuak’, Volarte, Texturizarte, Imaginarte, Naturarte eta Secarte. Kurtzeko plazan. Haur guztientzako amantalak, musika lasaigarria eta parte hartzeko diploma. Autismoaren espektroa jasaten duten pertsonentzat egokitutako tailerrak, publiko guztiari zuzenduta
Martxoak 4, asteartea
Zuhatzu auzoan
• 11:00. Desfilea, Viktor Anaia kaletik hasita Ondoren, ekintzak, dantzak, hamaiketakoa eta sari banaketa, Zuhatzuko kirolgunean. Nagusien egoitzak antolatuta
Kurtzeko plazan
• 18:00. Zirko ikuskizuna, Zirika zirkusen ‘Bidaibizitzen’
• 19:00. Mozollokerren epaiketa eta inauterien amaiera
Escrito por Mozoilo Irratia
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
02:00 - 04:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)