Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Galdakao activa el proceso participativo para elegir los conciertos de Santakurtzak 2026 Egunon Bizkaia
Abraham’s Boys: A Dracula Story – El legado maldito de Van Helsing Arrastion Bizkaia
play_arrow
Desafío Mortal: el fenómeno tailandés que está arrasando Arrastion Bizkaia
play_arrow
Noticias del Cine… ¡Acción! Arrastion Bizkaia
play_arrow
Cómo Smallville cambió para siempre la industria Arrastion Bizkaia
play_arrow
Trayectoria de Ricky Gervais y “Mortality” Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 19-02-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Baila, canta y cambia el mundo con Hairspray Arrastion Bizkaia
play_arrow
Y ya está Egunon Bizkaia
play_arrow
Si tienes pulmones, esta receta es para ti Egunon Bizkaia
todayoctubre 16, 2023
Udalak abian jarri du uriko euskal pilotaren lehen eskola, Bilbao Esperantza Pilota klubaren laguntzarekin. Bilbao Kirolak erakundearen eta klubaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez, prestakuntza eskainiko zaie pilotari gazteei, eta urian euskal pilotaren diziplina desberdinak sustatu eta zabalduko dira.
Eskolako jardueretan izena emanda dauden 18 urtetik beherakoek euskal pilotako diziplinekin lehen harremana izan dezakete, hala nola erremontearekin, zesta-puntarekin eta eskupilotarekin. Entrenamenduak eguaztenetan eta barikuetan programatu dira, 17:00etatik 19:30era, eta behin-behinean Txurdinagako Udal Kiroldegiko 1. pilotalekuan egingo dira.
Pilota Eskolak programatutako jardueretan izena eman nahi dutenek Bilbao Esperantza Pilota klubarekin jarri behar dute harremanetan, 609 868 004 telefono-zenbakira deituta edo bilbaoesperantzpilota@gmail.com helbidera mezua bidalita.
Zazpi Kaleetako Itxaropen kaleko frontoiaren instalazio berrien inaugurazioaren ondoren, Bilboko Pilota Eskolaren jarduera hara eramatea aurreikusten da.
KiROLERAKO ESTRATEGIA BILBON, 2019-2024
Euskal pilota Bilboko 2019-2024 aldirako kirolerako estrategian definitutako kirol estrategikoetako bat da eta urte hauetan hainbat ekintza egin dira, pilota sustatzeko eta zabaltzeko BK Komunitatea ildo estrategikoan ezarriak. Bilboko lehen euskal pilota-eskola sortzean gauzatu da hori.
Escrito por Mozoilo Irratia
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
02:00 - 04:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)