Listeners:
Top listeners:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Planes para dar la bienvenida a la Navidad Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 20-11-2025 Egunon Bizkaia
play_arrow
Sombras y Monstruos: The Sandman y el nuevo rumbo de The Witcher Arrastion Bizkaia
play_arrow
WICKED: RECORDANDO LA PRIMERA PARTE ANTES DE LO QUE VIENE Arrastion Bizkaia
play_arrow
Destripando la serie animada de X-men y el mundo Marvel Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 13-11-2025 Egunon Bizkaia
play_arrow
La primera familia vuelve: Los 4 Fantásticos: Primeros Pasos Arrastion Bizkaia
play_arrow
El renacer del cazador: El regreso de Predator Arrastion Bizkaia
play_arrow
Hablamos con DELACUEVA sobre su nuevo disco "No me llames artista" Arrastion Bizkaia
play_arrow
Planes que tienen mucha enjundia para disfrutar el fin de semana Arrastion Bizkaia
todayfebrero 15, 2024
Ibarluze kalean egiten ari diren bizitokiak eraikitzeko lanak laster amaituko dira eta bizpahiru hilabete barru bertan egongo dira bizitzen 60 zuzkidura bizitokien lehen erabiltzaileak. Aurreikuspenen arabera, apirilean zehar sinatuko dira kontratuak erabiltzaileen eta Udalaren artean, eta orduan banatuko dira giltzak. Emantzipatu nahi duten gazte galdakoztarrentzat izango dira 60 bizitoki berrietatik 42, guraso bakarreko familientzat 16, eta mugikortasun murriztu iraunkorra dutenentzat 2.
Bizitokiak behar handiena dutenen artean banatzeko helburuz, baremazio bidez erabaki da nork izango duen etxe horiek erabiltzeko aukera, eta ez zozketa bidez. Diru sarrerak izan dira kontutan hartu diren baldintza nagusietako bat, etxebizitzen prezio garestia dela eta nork bere bizitokia izatea ezinezko zaien galdakoztarrei bideratua baitago eskaintza. Hori dela eta, erabiltzaileek hilean 150 eta 300 euro arteko kanona ordaindu beharko dute alokairu gisa bakoitzak dituen diru sarreren arabera. Gehienez bost urtez bizi ahalko dira bertan erabiltzaileak, denbora horretan euren egoera hobetuko dutelakoan. Horrela, beharra duten beste herritar batzuek izango dute, ondoren, bizitoki horietan bizitzeko aukera.
198 herritarrek egin dute bizitoki horietako bat erabili ahal izateko eskaera eta horiek banan bana aztertu ondoren, 113 eskaera eman dira ontzat. Gainontzekoek ez zituzten oinarrizko baldintzak betetzen. Onartutako eskatzaileen egoeraren arabera puntuak banatu, eta horrela, baremazio bidez esleitu dira bizitokiak.
Zerrenda Galdakaoko Udalaren webgunean kontsulta daiteke, zehazki esteka honetan: https://www.galdakao.eus/ibarluzebizitokiak
Esleipendunen behin betiko zerrendarekin batera, kupo bakoitzari dagokion itxaron zerrenda ere kontsulta daiteke lotura horretan, bai eta bizitokien esleipena ere, lehentasun ordenaren arabera. Gainera, dokumentu horiekin batera, kontratua sinatu aurreko jarraibide argigarri batzuk aurkeztu dira. Jarraibide horiek arretaz irakurtzeko eskatzen die Udalak esleipendunei.
Esleipendunen zerrenda argitaratuta, Udaleko Etxebizitza Arloa harremanetan jarriko da Ibarluzeko bizitokietako bizilagun izango direnekin, jarraitu beharreko hurrengo urratsen berri emateko eta edozein zalantza argitzeko. Gainera, bizitokien planoak emango zaizkie.
Eraikina barrutik ikusteko eta azalpenak bertatik bertara jasotzeko aukera ere izango dute bizitokia egokitu zaien herritarrek, kontratua sinatu aurretik. Bisita hori Aste Santuko jaiegunen aurretik egitea aurreikusten du Udalak eta kontratuaren sinadura eta giltzen banaketa Aste Santuaren ondoren egitea.
Bizitoki horietako bat erabiltzeko aukera egokitu arren aukera horri uko egiteko asmoa duten pertsonei lehenbailehen jakinaraz dezatela eskatzen die Udalak, aukera beste herrikide bati eman ahal izateko.
Galdakaoko zuzkidura bizitokien zerrenda eta gainerako informazioa udalaren webgunean kontsulta daitezke. Horretarako, www.galdakao.eus web orrian sartu, «Zerbitzuak» atala hautatu, «Etxebizitzak eta Sustapen Publikoak» aukeratu eta «Zuzkidura bizitokiak» sakatu behar da.
Escrito por Mozoilo Irratia
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
02:00 - 04:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)