Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Viernes de Greta Gerwig Arrastion Bizkaia
¡Recomendaciones para las fiestas y muchos estrenos! Arrastion Bizkaia
Recopilación indie del año y un poco de Bisbal con su disco de navidad Arrastion Bizkaia
Hasta el año que viene Arrastion Bizkaia
El fenómeno Paquita Salas y referencias que nos ha dejado Arrastion Bizkaia
Destripamos el último disco de David Rees Arrastion Bizkaia
Se acaba el año Arrastion Bizkaia
Pasamos la navidad con Shrek y su especial Arrastion Bizkaia
Cualquier excusa es buena para escuchar a Suu Arrastion Bizkaia
El Valencia Baraja opciones Arrastion Bizkaia
todaydiciembre 3, 2024
Bilboko dantza taldeek omenaldi berezi bat jaso dute astearte honetan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Bilboko Udalak tokiko taldeak goraipatu nahi izan ditu egun berezi honetan. Udaletxean egindako ekitaldian Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, Eider Inunciagak, Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak, eta udal-korporazioko beste ordezkari batzuek hartu dute parte.
Dantza talde hauek egon dira ekitaldian: Gaztedi-Santutxu (1951), Bihotz Alai -Deustu (1958), Arraizpeko Gazteak-Errekalde (1961), Irutasun-Altamira (1967), Beti Jai Alai-Basurtu (1968), Batasuna Arraizbide-Errekalde (1972), Salbatzaile-Castaños (1978), Goi Herri-San Inazio (1978), Mikeldi-Deustu (1979), Ibai arte-Zorrotza (1996). Alkateak gaurko eguna oroitzeko opari bat eman die talde guztiei, bere esanetan «kultura euskalduna benetan transmititzen dutelako. Dantza taldeen ekarpena funtsezkoa izan da gure hizkuntzak bizirik jarraitzeko. Bereziki baloratzen dugu egin duten zabalkunde-lana, batez ere aldi historikoetan eta oso zailetan egindakoa».
Juan Mari Aburtok hau gogoratu du: «zentsura eta debekuak nagusi zirenean, Bilboko dantza taldeek zalantzarik gabe eman zuten euskal kultura ezkutuan eta agerian biziberritzeko aukera. Etsaiari aurre egiteko bat egin zuten, bere hizkuntza eta adierazpen tradizional eta sortzaile gehienak erabiltzea mugatuta zituen herriaren kohesio soziala eta arima bultzatuz. Ez zen euskara jakin behar dantza egiteko. Beraz, abestiak, dantzak eta musika kultura adierazteko bidea izan ziren, herriak bizirik jarraitzen zuela erakusteko bidea. Gaur egun, XXI. mendeko euskal dantza taldeetan dagoen haur eta gazteen kopurua ikusita, zaila egiten zaigu garai zailak eta konpromiso handia eskatzen zutenak irudikatzea. Halako garaiak izan ziren; baina hemen jarraitzen dute, eta horregatik egiten die Udalak omenaldia: eskerrak emateko».
Gaztedi-Santutxu (1951). Santutxun sortu zen, 1951n, Karmelo elizatik hurbil. Dindirri taldearekin batera, erreferentziakoa izan da bai Bilbon bai Bizkaian. Bilboko dantza talde zaharrena da eta hasieratik ibili da lurralde guztietako dantzen inguruko ikerketak egiten eta horien berri ematen.
Bihotz Alai -Deustu (1958). 1958an sortu zen, La Salle ikastetxean, Julián Agirre-ren bidez. Ibilbide luzea izan du talde honek ere. Deustuko bizitza kulturalean parte hartu du, eta gaur egun Deustuko Folklore Taldean sartuta dago beste batzuekin batera.
Arraizpeko Gazteak-Errekalde (1961). 1961an sortu zen, Errekalden. Aurretik izan zen Arraizpe taldearen jarraipen moduan jarri zioten izen hori. Hiru pertsonak sortu zuten, auzoan euskal kultura bultzatzeko asmoz. Harrezkero, bide luzea egin du.
Irutasun-Altamira (1967). Altamira auzoan sortu zen, 1967an. Lagun multzo bat taldeko arduradunaren etxean, sukaldean, batzen zen eta dantzak entseatzen hasi zen. Auzoko parrokiaren izena hartu zuten, lehenbizi gaztelaniaz eta gero euskaraz. Ordutik hona, Altamirak jarraitzen du auzoaren nortasunaren ezaugarrietako bat izaten.
Beti Jai Alai-Basurtu (1968). 1968an sortu zen, Bilboko Basurtu auzoko herritarren euskal grinak bultzatuta. Hasieran, Basurtu auzoko Cerveceran egiten zituen entseguak taldeak. Eta gaur egun taldean haurrak eta helduak daude.
Batasuna Arraizbide-Errekalde (1972). Uretamendin sortu zen, 1972an, auzoko parrokian. Hasieran neskez osatutako talde txiki bat zen, baina hurrengo urtean mutilak ere sartu ziren. Handik aurrera ibilbide luzea egin du: auzoko jaietan parte hartu du eta Bizkaiko eta Euskadiko Dantzari Egunetan ere izan da.
Salbatzaile-Castaños (1978). Castaños auzoko dantza taldea da. 1978an sortu zen, garai hartako hutsune kultural eta soziala betetzeko asmoz. Begoña Arroyo-ren bitartez hasi zen taldea, eta 8 haur izan zituen.
Goi Herri-San Inazio (1978). San Ignazio auzoko herritarrek sortu zuten taldea 1976an, baina erregistro ofiziala 1978an egin zen. Euskal dantza taldea sortu nahi izan zutenez, Kultura-etxean batzen hasi ziren.
Mikeldi-Deustu (1979). 1979an sortu zen, Deustuko Ikastetxe Publikoak babestuta, eskola-orduetatik kanpoko jarduera moduan. Gero San Pedro elizaren lokal batera lekualdatu ziren. Gaur egun, hogeita hamar haur inguruk osatzen dute taldea.
Ibai arte-Zorrotza (1996). 1996an sortu zen, Zorrotzan, euskal folklorea eta dantza belaunaldiz belaunaldi transmititzeko helburuarekin. Urte hauetan guztietan zehar, udalerri askotan egin dute dantza eta ehunka lagunek parte hartu dute dantza taldean.
Bilboko Udalak antolatutako Euskararen Nazioarteko Egunean beste sorpresa batzuk ere izan dira. Horien artean, Bilboko Txistularien Bandaren eta Onintze abeslariaren emanaldia.
Bertaratu direnei honako liburu hau ere oparitu zaie: «Esera Goikoaz Behera Irauliak», Adolfo Arejitarena. Ikerketa-lan bat da, euskarazko ehun esaera zahar jasotzen dituena, eta Durangoko Azokaren 59. edizioaren bezperan aurkeztu da. Adolfo Arejitak horien inguruko hausnarketa egin du, eta azalpen interesgarriak ematen ditu esaera bakoitzerako. Horretarako, egileak hainbat lan aztertu ditu, nola XVI. mendearen amaierako Euskadiko bildumak –Refranes y sentencias 1596koa, Esteban de Garibayren bildumak– hala esaera zaharren bilduma berriagoak. Bilboko Udalaren, Euskaltzaindiaren eta Bizkaia Irratiaren arteko lankidetzari esker sortu da liburua.
Bertaratutakoek “Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean” liburua ere eraman dute opari gisa (Labayruk Fundazioak egin du).
Halaber, gogorarazi behar da Bilbo Euskararen Hiriburua udal-erakusketak martxan jarraitzen duela. Erakusketak hamalau panel ditu eta haietan jasotzen dira euskarak urian izandako gertaera historikoak. Uriko barruti guztietatik pasatuko da otsailera arte.
Bilbo Euskararen Hiriburua erakusketak helburutzat du balioa ematea euskarak Bilbon duen presentziari. Horren bitartez, hizkuntzak urian izandako bilakaera aurkezten eta irudikatzen da XX. mende hasieratik, eta azpimarra berezia jartzen da bilakaera horretan eragina izan duten pertsona eta erakundeetan. Erakusketa Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Bilboko Udalak gaurko egunean antolatutako ekitaldien barruan kokatzen da. Gainera, Gobernu Taldeko bi alderdien eta PPren arteko Osoko Bilkuraren akordio bati erantzuten dio.
Era guztietako ikusleei zuzenduta dago; paneletako azalpenak irudiekin osatzen dira, irakurketa arina eta erakargarria izan dadin, eta informazio guztia lau hizkuntzatan dago adierazita, QR kodeen bidez. Kode horiek, gainera, bideoak eta soinua txertatzeko aukera ematen dute. Oraindik bisitatzeko aukera dago hemen:
Aurten ere Bilboko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak proposatutako Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionalarekin, eta honako hau esaten da bertan: euskara iruteko ariketa guztion ardura da. Erakunde publikoak nahiz eragile sozialak. Ekitea berebizikoa da. Euskarak mugimendua behar du esentziari eta bizitasunari eusteko; haren argiak dirdira eginarazi diezagun aniztasunetik. Euskara guztiona da. Hemen gaudenona eta etortzear daudenena. Egin dezagun aurrera ausarki euskararen bidetik.
Escrito por Mozoilo Irratia
bilboko dantza egin Omenaldia taldeei
El programa más gamberro de la radio. Se hace la magia de Miss Daisy, Mr Hyde, Dr Jekyll y La Voz. De lunes a viernes de 4 a 6 de la mañana.
close
con el maestro Kapi
06:00 - 08:00
con Aritz Apraiz
08:00 - 14:00
14:00 - 16:00
16:00 - 18:00
con Maria Lauzirika y compañía
18:00 - 20:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)