Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Cómo superar el duelo por una amistad
play_arrow
La Agenda de Alazne 14-05-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Lola Dacosta tiene nuevo podcast Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 30-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 23-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La Agenda de Alazne 09-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Aquí no queda ni el apuntador
play_arrow
Psicología: Grandes Hermanos, vidas prestada, el negoncio de las emociones
play_arrow
Etiquetas diagnosticas o para qué juzgamos a a la gente
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
todayabril 9, 2025
📆 Uztailaren 1etik 24ra egingo dira Galdakaoko Udalak urtero antolatzen dituen hiri udalekuak, eta aurten 560 plaza eskainiko dira 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat, Aperribai, Urreta eta Gandasegi ikastetxeetan.
🎨 Aurtengo gaia:
“Olinpiada sortzaileak: gorputza, burua eta artea mugimenduan”
🗓️ Izen-ematea:
Apirilaren 28tik maiatzaren 9ra arte (biak barne), Galdakaon erroldatutako haurrek lehentasuna izango dute.
💳 Berritasuna:
Izena ematearekin batera, ordainketa egin beharko da. Izapidea online egin behar da Udalaren webgunearen bidez. Laguntza behar duenak hitzordua eska dezake 944 01 05 40 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 07:30 – 15:30).
👨👩👧 Galdakoztarren eskaerak kudeatu eta onartu ondoren plaza libreak badaude, herritik kanpoko haurrak ere onartu ahal izango dira, izena emateko hurrenkeraren arabera.
1. txanda: uztailak 1-11
2. txanda: uztailak 14-24
3. txanda: uztailak 1-24
🕤 Ordutegia: 09:30 – 13:30 (astelehenetik ostiralera, jaiegunetan ez)
🧃 Zerbitzu osagarriak:
Jantokia (13:30-14:30)
Harrera zerbitzua (goizeko eta arratsaldeko ordu bateko luzapena, doan)
🔹 Familiaren diru sarrerak 37.800 eurotik gorakoak badira:
Uztailak 1-11 edo 14-24, jantokirik gabe: 60 €
Uztailak 1-11 edo 14-24, jantokiarekin: 114 €
Uztailak 1-24, jantokirik gabe: 120 €
Uztailak 1-24, jantokiarekin: 228 €
🔹 29.400 eta 37.800 euro arteko diru sarrerak dituzten familientzat (%30eko hobaria):
Uztailak 1-11 edo 14-24, jantokirik gabe: 42 €
Uztailak 1-11 edo 14-24, jantokiarekin: 79,80 €
Uztailak 1-24, jantokirik gabe: 84 €
Uztailak 1-24, jantokiarekin: 159,60 €
🔹 16.800 eta 29.400 euro arteko diru sarrerak dituzten familientzat (%50eko hobaria):
Uztailak 1-11 edo 14-24, jantokirik gabe: 30 €
Uztailak 1-11 edo 14-24, jantokiarekin: 57 €
Uztailak 1-24, jantokirik gabe: 60 €
Uztailak 1-24, jantokiarekin: 114 €
🔹 0 eta 16.800 euro arteko diru sarrerak dituzten familientzat (%85eko hobaria):
Uztailak 1-11 edo 14-24, jantokirik gabe: 9 €
Uztailak 1-11 edo 14-24, jantokiarekin: 17,10 €
Uztailak 1-24, jantokirik gabe: 18 €
Uztailak 1-24, jantokiarekin: 34,20 €
Udalekuen helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea jolas giroko esperientzia positiboen bidez. Horrez gain, balore hauek lantzen dira:
👫 Genero berdintasuna
🌍 Kulturartekotasuna
🌿 Ingurumenaren errespetua
🤝 Bizikidetza eta hezkidetza
Escrito por Mozoilo Irratia
05:00 - 07:00
con Aritz Apraiz
07:00 - 14:00
Arrastion Bizkaia!
14:00 - 18:00
¡La música más fresca!
18:00 - 19:00
con Maria Lauzirika y compañía
19:00 - 20:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)