Zabalik dago Gabonetako kirol udalekuetan izena emateko epea Galdakaon
Galdakaoko Udala | Dagoeneko zabalik dago Gabonetako kirol udalekuetan izena emateko epea, online bidez, edota modu presentzialean Urretako zein Unkinako kiroldegietan. 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratutako udalekuak izango dira eta bi txandatan gauzatuko dira: abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era. Lehenengo txandarako prezioak honako hauek izango dira: abonatuak 70 euro eta ez abonatuak 84 euro. Eta bigarrenerako, aldiz, abonatuek 56 euro ordaindu beharko dute eta […]
