BERRIAK | NOTICIAS

Mikel Larunbek larunbatean agur esango dio pilota profesionalari Kurtzea frontoian

todaynoviembre 22, 2022

Fondo
share close

Galdakaoko Udala | Mikel Larunbe pilotari galdakoztarrak agur esango dio pilota profesionalari eta horretarako pilota jaialdia antolatu dute larunbaterako, Larunbe bera hazi eta hezi zen etxean, Kurtzea frontoian.

18:00etatik aurrera, Adiskide pilota elkarteak hainbat partida antolatu ditu klubeko beteranoekin eta nagusiekin, eta ostean, Larunbek bere azken partida jokatuko du profesional gisa. Hauek dira larunbateko partidak:

  • 18:00etatik aurrera, Adiskideko beteranoak kiniela pilota bigunarekin: Beroiz-Ajuria; Bidaurre-Kantxo eta Atutxa-Varela
  • 19:00etatik aurrera, adiskideko nagusiak: Legorburu-Ibarrondo eta Carregal-Gorostiaga
  • Ostean, lau t’erdian: Artola-Eskiroz eta Elezkano II- Larunbe

Sarrerak dagoeneko salgai daude (5 eta 8 euro artean) Urreta kiroldegian. Galdakaoko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu herrikide handiari agur profesionala ematerakoan bere alboan egotera.

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


0%