Euskaraldiarekin bat egin dute herriko hainbat entitatek
Galdakaoko hogeita hamar bat entitatek -horien artean Mozoilo Irratiak- Euskaraldiari euren atxikimendua erakutsi diote. Argazkia: Aitzol Zamalloa/Binke
Galdakaoko hogeita hamar bat entitatek -horien artean Mozoilo Irratiak- Euskaraldiari euren atxikimendua erakutsi diote. Argazkia: Aitzol Zamalloa/Binke
Galdakaoko Udalak bertan behera utzi du adinez txikiak direnentzako programa bat, begiraletako batek koronabirusean positibo eman eta gero. Horren ondorioz, Santi Brouard Plazako harmailen azpiko lokala itxi egin dute, bertan udalak kontratatutako enpresa batek adingabeekin lan egiten du. Mozoilo Irratiak jakin izan duenez, "zerbitzu presentziala eten egin da, baina telefonoz zerbitzua eskainiko da". Begirale horrekin egon diren bi familiei jarraipena egiten ari zaie, udaleko iturriek Mozoilo Irratiari helarazi diotenez. Era […]
Txus Martinek hirugarren gradua eskuratu du, auzitegietan asko borrokatu ostean. Horrela jakinarazi du Estatuko Espetxe Zuzendaritzak. Hemendik aurrera Basaurin beteko du zigorra, baina kalera ateratzeko aukera izango du.
Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarra Mantxako kanala igerian zeharkatzen saiatuko da, Binke! aldizkariak jakitera eman duenez. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra bitartean egingo omen du zeharkaldia Sagarminagak. Hamahiru ordu inguruko zeharkaldia izango da, neoprenorik gabe eta hamabost gradu inguruko uretan. Ingalaterra eta Frantzia lerro zuzenean banatzen dituzten 33 kilometroak igerian egingo ditu beraz igerilari galdakoztarrak. Zeharkadi horrek, Santa Catalina kanalaren zeharkaldiak eta Manhattan uhartekoak osatzen dute Ur Irekietako Munduko Koroa Hirukoitza.
Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanze hirugarren gradura pasatuko dira bihar, Altsasuko gazteen gurasoek jakinarazi dutenez. Hori horrela, gradu horrek dituen onurez baliatu ahal izango dira. Adurrek, Jokinek eta Oihanek, kartzelan egun gehien daramatzaten gazteek, urtarrilean bigarren gradua eskuratu zuten. Hain zuzen ere, hiru gazte horiek jaso zituzten espetxe zigorrik handienak: zortzi urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi artekoak.
Marta Pereak eta talde zuri-gorriak akordioa lortuta, erdilari galdakoztarrak Athleticek jarraituko du beste denboraldi batez, 2021eako ekainera arte. Hori horrela, zazpi denboraldi emango ditu Lezaman. 2011. urtean Lezamako harrobira heldu zen, eta 2014ean debutatu zuen lehen taldean. Hurrengo urteetan, lehen eta bigarren taldeetan jokatu zuen, 2017-2018 denboraldian lehen taldeko eskubide osoko jokalari bihurtu arte. Lesioa gaindituta, prest Iazko denboraldian sei partidatan besterik ez zuen jokatu, eskuin orkatila bihurritu zuen arte. […]
Galdakao eta Boluetako metro geltokia lotzen dituen autobusak gaueko zerbitzua eskainiko du berriro, ostiraletan, larunbatetan eta jai-egunen bezperetan. Bilboko metroaren udako ordutegia indarrean jartzearekin batera berreskuratu dute gaueko zerbitzua, Migel Angel Villar Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko foru diputatuak Twitterren bidez jakitera eman duenez. Galdakaotik, 23:20; 00:20 eta 1:20 aterako dira autobusak. Boluetatik, ordea, 23:55; 00:55 eta 1:55. https://twitter.com/miguelviar/status/1277942246319575040
Urrutiko hitzaldiak eskainiko ditu KZguneak uztailean, maiatzeko eta ekaineko harrera onaren ondoren. Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bitartez, zuzeneko hitzaldi berriak eskainiko dira, goizetan eta arratsaldetan. Edozeinek jarraitu ahal izango ditu hitzaldiak, sarrera librea baita. Interneterako konexioa soilik izango da beharrezkoa. Hauexek dira eskainiko diren hitzaldiak: Uztailak 2: 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe / GaztelaniazUztailak 7: 18:00-19:00: Gauzen Interneta / EuskarazUztailak 9: 11:00-12:00: Heziketa eta segurtasuna Interneten / GaztelaniazUztailak 14: 11:00-12:00: Zure […]
Normaltasun berriak dakartzan neurriak indarrean jarriko dira bihartik aurrera, Galdakaoko udal igerilekuetan. Erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatuko dituzten neurriak eguneratu ditu Udalak. Aurreko asteetan bezala, aldez aurretik erreserba egin beharko da igerilekuetara joateko. Elexaldeko igerilekuaren kasuan, lur zati bat eskatu beharko da, eta gehienez bost pertsona joan ahal izango dira. Urretakoetan eta Unkinakoan, gehienez ordubeteko txandak eta kale bakoitzeko bi igerilari onartuko dira. Igerileku txikian, eskainiko diren 25 plazetako bat […]
Loading...