Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Viernes de Greta Gerwig Arrastion Bizkaia
¡Recomendaciones para las fiestas y muchos estrenos! Arrastion Bizkaia
Recopilación indie del año y un poco de Bisbal con su disco de navidad Arrastion Bizkaia
Hasta el año que viene Arrastion Bizkaia
El fenómeno Paquita Salas y referencias que nos ha dejado Arrastion Bizkaia
Destripamos el último disco de David Rees Arrastion Bizkaia
Se acaba el año Arrastion Bizkaia
Pasamos la navidad con Shrek y su especial Arrastion Bizkaia
Cualquier excusa es buena para escuchar a Suu Arrastion Bizkaia
El Valencia Baraja opciones Arrastion Bizkaia
todayoctubre 16, 2023
1933ko urriaren 14an Gabriel Aresti jaio zen Bilbon. Figura hori ezinbestekoa da Euskadiren historia ulertzeko eta Bilboko Udalak urtero, bere jaiotegunarekin batera, aldarrikatzen eta ospatzen duen ondare garrantzitsua utzi du.
Esparru horretan, gaur goizean, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XL. edizioko sariak emateko ekitaldia egin da. Juan Mari Aburto alkatea izan da buru, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziarekin, Udalbatzako ordezkariekin, poetaren senideekin eta lehiaketaren oraingo edizioan saritutakoekin batera.
Nazioarteko ipuin-lehiaketa honek euskaraz eta gaztelaniaz idazteko gonbita egiten du eta helburu bi dauzka: batetik, literatura-sorkuntza sustatzea, eta, bestetik, euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazten laguntzea.
Alkateak gogora ekarri du Gabriel Aresti eta euskara batua bultzatzeko hark egindako ahalegin handia, «Arestik “aitaren etxea defendatzera” animatu gintuen, eta euskara batua erabiltzen lehena izan zen duela 60 urte, Euskaltzaindiak onartu baino bost urte lehenago, Euskal Akademiaren Orixe Sariaren zortzigarren edizioa irabazi zuen «Harri eta Herri» poema-bilduman…». Era berean, Juan Mari Aburtok gaur goizeko ekitaldiaren esanahia azaldu du: «duela sei urte, Bilboko Udalak Gabriel Arestiren Eguna instituzionalizatu zuen, urtero gure «kontulari poeta»maitearen ondarea berriz aurkitzeko aukera emango digun ekitaldi modura, eta bigarren urtez jarraian bere izena daraman Ipuin Lehiaketaren 40. edizioarekin ospatu nahi dugu».
20231016_Alkate_ENTREGA PREMIOS CONCURSO LITERARIO GABRIEL ARESTIREN EGUNA Mozoilo Irratia
Aurtengo edizioan, nabarmentzekoa da parte-hartzearen gorakada: % 26 igo da euskaraz eta % 35 gaztelaniaz, aurreko urtearekin alderatuta. 1.583 lan aurkeztu dira gaztelaniaz eta 73 euskaraz, Euskaditik eta estatuko, Frantziako, Argentinako, Kolonbiako, Estatu Batuetako, Mexikoko edo Finlandiako txokoetatik datozenak, besteak beste.
EUSKARAZKO ETA GAZTELANIAZKO SARIAK
Gaztelerazko modalitatean saritutako kontakizuna Salvador Serrano Molinaren «Glúteos» izan da. Accesitak lortu dituzte Asun Gárate Iguaránek «El hombre del carro» kontakizunagatik eta José Quesada Morenok «Lazos familiares» lanagatik.
Epaimahaiak hauxe nabarmendu du ipuin irabazleari buruz: «zentzugabekeria erredentzio pertsonal bihurtzeko gaitasuna, baita maskulinitate estereotipikoaren azterketa ere, emozioen errepresore modura funtzionatzen baitu. Egileak trebetasunez erabiltzen ditu elementu horiek».
“El hombre del carro” lanari buruz, epaimahaiak nabarmendu du “egilearen ahotsak giro gotikoa sortzen duela, elementu gutxirekin baina ondo eraikita. Protagonista ondo zehaztuta dago eta kontakizunaren amaiera teknikoki harrigarria eta zehatza da».
“Lazos familiares» lanari , hau nabarmendu da: «Kontakizunak modu trebean islatzen ditu familia-erakundearen kontraesanak eta tonu fresko eta umoretsua garatzen du narrazioan zehar».
Edizio honetan, epaimahaikideek nolabaiteko arrisku formala edo tematikoa duten kontakizunak nabarmendu dituzte, tonu pertsonalagoa adierazten duten ahotsak eta narraziorako zaletasuna literatura-ariketa modura garatzea.
Euskarazko modalitatean, Oihane Fernández Mendiarentzat izan da sari nagusia, «Ez esan hori» lanagatik. Accesitak eskuratu dituzte Isidoro Calvo Lorenzok «Pello Bertendonaren kasu zoragarria» kontakizunagatik eta Amaia Iturriotz Etxanizek «Etxe-tresnak» obrarengatik.
Euskarazko kontakizun irabazlearen inguruan nabarmendu dute: «Hasieratik bertatik xarmatzen gaitu ipuin honetako prosak. Esaldi eta paragrafo laburretan oinarritutako estilo zuzen eta hizkera literario eta, tarteka, poetiko batek gidatzen gaitu narratzailearen mundu itogarrian barrena. Ahots sendo bat ageri zaigu min, zauri eta sentipenak erakusteko, eta kartzela bilakatutako bizitza bidaia baten moduan azaldu, aterabideak eta ihesbideak nondik agertuko, amaiera indartsu batera bilduta.»
Accesitei dagokienez, «Pello Bertendonaren kasu zoragarria» lanari buruz hauxe esan du: «Hasiera borgiano batek abiarazten du ipuin original hau. Gertaera sinesgaitz baten aurrean (Edithen sindromea) paratzen gaitu autoreak, bai eta halako baten aurrean gaudela ohartarazi ere. Hortik aurrera, ipuin fantastiko batean sartzen gara non sinesgarritasun literarioa ziurtatuta baitago idazlearen trebeziari esker. Misterioak eroaten gaitu orrietan aurrera eta jakingura egoki piztu.”
«Etxe-tresnak” ipuinaren kasuan, hauxe esan dute: “Balirudike istorioan ez dela deus gertatzen, egunen joan-etorrian ezer ez dela mugitzen (autoreak horretarako ezin egokiago erabiltzen ditu hainbat elementuren errepikapenak), baina egiazki egunero bataila txiki bat gertatzen da, bizitzaren aldeko bataila txiki eta ezinbestekoa. Ipuinaren hasieran agertutako bakardade alimalekotik haratago, idazleak elkar zaintzen duten eta elkarri eusten dioten emakume zenbait aurkezten dizkigu kontakizun erakargarri batez. Eta, gainera, modu ezin hobean konpontzen du amaieran.”
Kontakizun onenetzako saria, hala euskarazkoen nola gaztelaniazkoen kasuan, 3.500 euro izan da bakoitzarentzat; accesit bakoitzak 1.750 euro jasoko ditu.
Escrito por Mozoilo Irratia
¡Música y más música los fines de semana!
close14:00 - 16:00
16:00 - 20:00
Hora de desconectar de todo
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
Toma aire, relájate, ya es hora
23:00 - 00:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)