Zuberoako Maskaradak Galdakaon larunbat honetan
Andra Mari Dantza Taldeak Zuberoako Maskarada osoa eskainiko du lehen aldiz otsailaren 22an, bere 70. urteurrena ospatzeko. Ekitaldi berezi honek, Galdakaoko inauterien hasierarekin bat eginez, dantza, bertso eta kantu giro aparta ekarriko du herriko kaleetara. Hainbat urtetako ikerketa eta lanaren ondorioz, taldeak maskarada osoa taularatuko du, 1988tik lantzen aritu diren Zuberoako dantzak barne hartuta. Hogeita hamar lagun baino gehiagok parte hartuko dute ikuskizunean, dantzari aktiboek ez ezik, taldekide ohiek eta […]