Udalak Erabaki Galdakao herritarren partaidetzarako plataformaren erabilera zabaldu eta horretan trebatzeko kanpaina abiarazi du
2022ko otsailean, Galdakaoko Udalak Erabaki Galdakao herritarren partaidetzarako plataforma abiarazi zuen Decidim plataformak eskainitako teknologia librean oinarrituta, Udalak irekitako prozesu eta espazioetan parte hartzeko aukera erraztearren, proposamenak landuz edo babestuz, eztabaidetan parte hartuz edo gure auzo edo herriari dagozkion gaiei buruz bozkatuz. Eta hori guztia, klik bakar batean. Plataforma hau (erabaki.galdakao.eus) beste partaidetza-modu batzuk osatzen dituen tresna da, digitalaren eta presentzialaren arteko hibridazioa sustatuz. Ez dago plataforman baino erabil ez daitekeen partaidetzarako kanalik, izan ere, baliokide presentziala izango dute une […]