Apirilaren 9an Taekwondoko “XVIII Open Arrigorriaga” txapelketa ospatuko da
Datorren apirilaren 9an, 10:00etatik aurrera Arrigorriagako frontoian “XVIII Open Arrigorriaga” txapelketa izango da. Pandemiaren ondorioz bi urtez etenda egon ondoren, oraingoan taldekako formatu triangeluarrean itzuliko da txapelketa kadete eta junior mailan. Pandemia dela eta, txapelketa azken bi urteetan ospatu ezin izan den arren, Garriko Taekwondo Taldea etengabe aritu da entrenatzen eta jasotako fruituak asko izaten ari dira. Aurreko asteburuan kadete eta 21 urtetik azpiko Euskadiko txapelketa burutu zen, eta Arkaitz Elorz eta Ainhoa Garnika Arrigorriagako klubeko kirolariek zilarrezko eta brontzezko […]