Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Cómo superar el duelo por una amistad
play_arrow
La Agenda de Alazne 14-05-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Lola Dacosta tiene nuevo podcast Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 30-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 23-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La Agenda de Alazne 09-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Aquí no queda ni el apuntador
play_arrow
Psicología: Grandes Hermanos, vidas prestada, el negoncio de las emociones
play_arrow
Etiquetas diagnosticas o para qué juzgamos a a la gente
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
Arrigorriagako Udala | Duela urte batzuetatik hona, Arrigorriagako Udalak hainbat zerbitzu eskaini ditu familiako zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko, bai eta zaintzen dituzten mendetasun eta desgaitasunen bat dutenena ere. Zerbitzu horiek doakoak dira eta profesionalek eskaintzen dituzte.
Iaz, Covid-19ak eragindako pandemiak sorturiko egoeraren ondorioz, metodologia aldatu zen eta zerbitzua modu ez presentzialean eskaini zen. Helburua mendetasun- eta/edo desgaitasun-prozesuak zituzten familiei arreta ematen jarraitzea zen.
Programa hainbat jarduerak eta zerbitzuk osatzen dute. Batzuek autonomia sustatzeko helburua dute, psikoestimulazio tailerra kasu. Iaz, partehartzaileei laneko materiala etxera bidali zitzaien postaz eta tailerra etxetik jarraitu zuten. Psikologoak astero egiten zituzten jarraipenak telefonoz eta WhatsAppez. Jarduera hau oso baliotsua izan zen, konfinamendua eta etxean bizi izan dugun ordu kopurua hobeto jasaten laguntzen baitzuen.
Era berean, informazioa eta arreta eskaini zitzaien familiako zaintzaileei, baita laguntza psikologikoa ere euren ongizate emozionalerako, telefono bidez, bideo-deien bidez eta Whatsapp bidez.
Guztira, 2021ean 80 pertsona artatu dituzte, 59 emakume eta 21 gizon.
2022. urteari begira, 2021ean prestatutako zerbitzuei eutsiko diete, baina jarduerak aurrez aurre eskainiko dituzte, eta laguntza psikologikoko taldea berriro jarriko dute martxan.
Arrigorriagako Udalak senideren bat zaintzen dutenak parte hartzera animatu ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek Arrigorriagako Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetara dei dezakete 608 93 96 94 telefonora.
Escrito por Mozoilo Irratia
05:00 - 07:00
con Aritz Apraiz
07:00 - 14:00
Arrastion Bizkaia!
14:00 - 18:00
¡La música más fresca!
18:00 - 19:00
con Maria Lauzirika y compañía
19:00 - 20:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)