BERRIAK | NOTICIAS

«Dasatskisi» film georgiarrak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. Urrezko Maskorra

todayseptiembre 27, 2020

Fondo
share close

Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi-Beginning filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra. Luca Guadagninok lideratutako epaimahaiak Zinemaldiko sari nagusiataz gain zuzendari, gidoi eta emakuzmeko aktore hoberenaren zilarrezko maskorrak esleitu dizkio filmari, 68. edizioko garaile nagusi bihurtuz.

Thomas Vinterberg daniarraren Druk filmak aktore hoberenaren Zilarrezko Maskorra lortu du, baina aurtengo edizioan sari hau filmeko lau protagonistentzat joan da, Guadagninoren esanetan lau gizonezkoek mereziz maskorra.

Epaimahaiaren Sari Berezia Johnny Deppek produzitu eta Julian Templek zuzendutako dokumental musikatuak irabazi du, Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan.

Argazki Onenaren Saria Yuta Tsukinagak irabazi du Nakuko wa ineega film japoniarrean egindako lanarengatik.

Escrito por Aimar Erkiaga

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Asteburua!

access_time08:00 - 14:00
0%