Aimar Erkiaga

19 Resultados / Página 1 de 3

Fondo

BERRIAK | NOTICIAS

Gaur hasiko da 28. Bilboko Zinemaldi FANTastikoa

Arratsaldeko zazpi eta erdietan emango du hasiera aurtengo FANT zinemaldiak Virus-32 filmaren nazioarteko estreinaldiarekin batera, proiekzioa Campos Elíseos antzokiak izango da. Filmaren estrinaldiaren ondoren, gaueko hamar eta erdietan 13 euskal film labur erakutsiko dira zinemaldiaren FANT labur sailaren barruan. Virus-32 Aurtengo FANT zinemaldia 45 pelikula ezberdinez hornituta dator, eta 9 egun iraungo ditu, datorren larunbatean, hilak 14, bukatuz pelikula irabazleen proiekizoekin batera. https://www.youtube.com/watch?v=1apM37r0OY0&feature=emb_imp_woyt

todaymayo 6, 2022

CINE

The Power of the Dog: Gizontasunaren ulua

Cannesek streaming bidezko zerbitzuei ezezkoa eman eta gero, azken urteetan Veneziako Mostra bihurtu da Netflixek bere pelikulak sarien lasterketara aurkezteko bidea. Sorrentinoren filmaz gain, aurtengo edizioan Maggie Gyllenhaalen The Lost Daughter eta Jane Campionen The Power of the Dog aurkeztu ditu N gorriak, azken honekin zuzendari hoberenaren Zilarrezko Lehoia irabazi du Zelanda Berriko zuzendariak. Zinemaldi italiarrean aurkeztu ondoren, beste hainbat festibaletan sartu du Netflixek Campionen filma, aipatutako lasterketarako bere film […]

todayoctubre 1, 2021

CINE

The French Dispatch: Estetikan galduta

Nahiz eta 2020ko Canneseko Zinemaldirako programatuta egon, urte bete itxaron behar izan dugu Covid 19aren erruz Searchlight Picturesek (hau da, Disneyk) haien gordailu erraldoitik Wes Andersonen The French Dispatch ateratzeko. Filma pasaden ekainean estreinatu zen Cannesen, eta nahiz eta oraindik zinemetara ez den heldu, mundu mailako zinemaldi gutxi batzuetan ikusteko aukera egon da, hauetako bat Donostiako Zinemaldia izanik, Perlak sailean. Nire zinema garaikideko irakasleak esaten zuen bezala, Wes Andersonen kasua […]

todayseptiembre 28, 2021

CINE

É Stata La Mano Di Dio: Sorrentinoren oroitzapenetan murgilduta

Pelikula izugarri onez hornituta egon da Zinemaldiko laugarren eguna, Claudia Llosaren Distancia de Rescatetik hasi, Sundancen oso kritika positiboak izan zituen Massetik igaro eta eguna Léon de Aranoaren eta Ryusuke Hamaguchiren azken filmekin bukatuz. Aranoak komedia satiriko izugarri bat aurkeztu du sail ofizialean, zinemagile japoniarrak berriz Murakamiren istorio bat oinarritzat hartuta amodioa, erlazioak eta kotxeko bidaia luzeeeeeak nahasten dituen 3 orduko film eder bat sortu du. Drive my car. 4 […]

todayseptiembre 27, 2021

CINE

As In Heaven: Sail Ofizialeko harribitxia

Jaialdiko hiru egun igaro ostean, lehiaketan dauden hainbat pelikula ikusteko aukera izan dut; Terence Daviesen Benediction Lehen Mundu Gerran kokatutako drama intimista da, Maixabelek iraganeko gatazkei eta barkamenari buruz hitz egiten digu gaur egunean, eta Claire Simonek podcast eder (eta aspergarri) bat eskeintzen digu I Want to Talk About Durasen. Baina ikusitako film guztien artean, sentikortasun eta xarma berezia aurkitu diot Tea Linderburgen lehen filmari, As in Heaven-i. XIX. mendeko […]

todayseptiembre 20, 2021

CINE

One Second: hasiera xamur eta gozagarri bat Zhang Yimouren eskutik

Piztu dira Kursaaleko argiak, hasi da hiria turistaz eta glamourrez betetzen, denok dakigu Zinemaldiko beste urte baten aurrean gaudela. Carlos Saurak eta Zhan Yimouk eman diote hasiera 69. Donostiako Zinemaldiari, espainiar zuzendari ospetsuak guda zibilaren inguruan berak marraztutako margolanez osatuz inaugurazioan proiektatuko Rosa Rosae laburmetraia. Maixu txinatarraren kasuan One Second filma aurkeztu du Sail Ofizialean (film hau Berlinen estrenatzeko zela, baina txinatar zentsuraren ondorioz jaialdi germanotik kendu zuten) eta zinemaldi […]

todayseptiembre 18, 2021

CINE

ANNETTE: ilargiaren seaska kanta

9 urte bete dira Leos Carax zuzendari frantziarrak Holy Motors-ekin kritika eta ikuslegoa banatu zituenetik, mundu mailako oihartzuna lortuz. Ia hamarkada bat eta gero film berri batekin bueltatu da Carax, opera kantari eta umorista baten arteko amodio istorioa genero musikalaren bidez kontatuz. Annete izeneko filma pasaden Canneseko Zinema Jaialdian estreinatu zen sail ofizialean, eta zuzendari onenaren palmorria irabazi zuen Caraxek. Filmak irekiera txundigarri bat dauka,  Sparks taldeko partaideek, pelikulan zehar […]

todayagosto 17, 2021

CINE

Donostia Zinemaldiak 69. edizioko kartelak aurkeztu ditu

Sigourney Weaver izango da Zinemaldiaren 69. edizioko kartel ofizialeko aurpegia Eva Villar artistak diseinatu ditu aurtengo edizioko kartelak, sail bakoitzarekiko motibo eta kolore ezberdinak erabiliz. “Kartel hauek komunikazioak eta arteak bat egiten duten espazio bihurtu ditugu. Gure estudioan, sormen-prozesua indartzea, harago joatea eta artistekin taldeak sortzea gustatzen zaigu, proiektuak horretarako bide ematen badu” esan du Villarrek. Aurtengo kartelak.

todayjunio 22, 2021

Loadingsync

Loading...

Hitz eta Pitz!

access_time18:00 - 20:00
0%