Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Viernes de Greta Gerwig Arrastion Bizkaia
¡Recomendaciones para las fiestas y muchos estrenos! Arrastion Bizkaia
Recopilación indie del año y un poco de Bisbal con su disco de navidad Arrastion Bizkaia
Hasta el año que viene Arrastion Bizkaia
El fenómeno Paquita Salas y referencias que nos ha dejado Arrastion Bizkaia
Destripamos el último disco de David Rees Arrastion Bizkaia
Se acaba el año Arrastion Bizkaia
Pasamos la navidad con Shrek y su especial Arrastion Bizkaia
Cualquier excusa es buena para escuchar a Suu Arrastion Bizkaia
El Valencia Baraja opciones Arrastion Bizkaia
todayoctubre 4, 2023
Datorren asteburuan ospatuko dira Elexaldeko jaiak, urriaren 7an eta 8an
Aurten Elexaldeko jaietan auzoko iturrietan barrena ibilbidea antolatu du bertako Jai Batzordeak, Ganguren Mendi taldearen laguntzarekin. Orotara 7 iturriren historia eta ezaugarriak ezagutu ahal izango dira larunbatean, urriak 7, 8:30ean hasita; horretarako bideak garbitu eta atondu dira, 6 kilometroko ibilbidea osatuz, pertsona guztientzako egokia dena.
Ibilbidea Elexaldeko Andra Mari elizan hasiko da, bertan baitago lehenengoa: Elexaldeko iturria. Horren ostean, Artatzakoa, Uraburukoa, Viverokoa, Altamirakoak eta Kanposantukoa bisitatuko dira. Sei kilometroko ibilbideak 209 metroko desnibel positiboa du. Iturri guztiek katilua daukate eskegita, ura edan ahal izateko.
Urtero egiten da mota honetako kultur ekintzaren bat Elexaldeko jaietan, aurten Rufino Zarrabeitiaren proposamenez egin da, eta eliza inguruan aurki daitezkeen iturri motak ezagutzeko balioko du.
Ekintza gehiago ere izango dira asteburu honetan izango diren Elexaldeko jaietan, Goiko Elizako Batzarra elkarteak Galdakaoko Udalaren laguntzarekin antolatuta.
Urriaren 7an, larunbata:
– 8:30ean, kultur irteera Elexaldeko iturrietan barrena Xabier Orue-Etxebarriaren eskutik
– 9:00etan, kalejira auzotik
– 10:00etan, artzain txakurren nazioarteko zazpigarren topaketa
– 11:00etan, hamaiketakoa jai esparruan
– 13:00etan, sari banaketa
– 13:30ean, inguruko fruta, barazki eta produktuen enkantea, Eguzkik animatuta
– 14:30ean, soka-dantza Andra Mari dantza taldearekin
– 15:00etan, herri bazkaria herriko txoko eta taldeekin
– 16:30ean, musika eta bertsolariak
– 17:00etan, umeentzako herri jolasak
– 18:00etan, musika emanaldia elizako atarian
– 19:00etan, erromeria jai esparruan
Urriaren 8an, igandea:
– 13:00etan, Elexaldeko hildako guztien omenezko meza
Escrito por Mozoilo Irratia
¡Música y más música los fines de semana!
close
¡Que vivan las canas bailongas!
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
02:00 - 04:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)