Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Viernes de Greta Gerwig Arrastion Bizkaia
¡Recomendaciones para las fiestas y muchos estrenos! Arrastion Bizkaia
Recopilación indie del año y un poco de Bisbal con su disco de navidad Arrastion Bizkaia
Hasta el año que viene Arrastion Bizkaia
El fenómeno Paquita Salas y referencias que nos ha dejado Arrastion Bizkaia
Destripamos el último disco de David Rees Arrastion Bizkaia
Se acaba el año Arrastion Bizkaia
Pasamos la navidad con Shrek y su especial Arrastion Bizkaia
Cualquier excusa es buena para escuchar a Suu Arrastion Bizkaia
El Valencia Baraja opciones Arrastion Bizkaia
todayjunio 22, 2021
«Erlojupekoa». Hori da, behin behinean, Geuretik Sortuak ekimenaren eskutik Galdakaon sortu eta ekoiztuko den filmaren hasierako izenburua. Akziozko komedia surrealista izango da, eta rider bat izango du protagonista, bizikletan enkarguak banatzen dituen horietakoa. Halako banaketa batean, Galdakaon gertatzen zaizkionak kontatuko ditu filmak, umoretik abiatuta, baina kritika soziala oinarrian duela. Hori da, hasiera batean, herrian sortuko den filmaren ideia, baina besterik ezin da aurreratu. Izan ere, idazteke dago gidoia. Hurrengo astelehenetik ostegunera bitartean sortuko da, eta ez nolanahi: gidoi laborategia egingo da horretarako, Leire Egaña oñatiarra zuzendari dela, eta Eñaut Tolosa beasaindarra gidoilari. Filmaren garapena, herritarren esku egongo da. Gidoi laborategian parte hartu nahi duten herritarrek zabalik dute izen emateko aukera, doan: erlojupekoa@gmail.com helbidera idatzi eta sortze tailerretara joatea besterik ez dute egin behar. Udazkenean, filma grabatzeko unea iristen denean ere, protagonista izateko aukera izango dute galdakoztarrek. Udazkenean egingo da castinga. Edurne Espilla Galdakaoko Euskara zinegotziak eta Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakariak azaldu dituzte egitasmoaren nondik norakoak, gaur, prentsaurrekoa eginda.
Geuretik Sortuak ekimenaren eskutik dator proposamena; Udalbiltzaren kultur egitasmoaren eskutik. Galdakaoko Udalarekin hitzarmena egin du, eta Euskal Herri osoan zabalduko den proiektuaren parte izango da horrela Galdakao. Beka deialdira aurkeztu ziren 73 proposamen artistikoetatik 26 aurkeratu ondoren, Euskal Herriko 30 herri baino gehiegotan gauzatuko da egitasmoa, euskara hutsez. Izan ere, euskal eta euskarazko kultur sormena bultzatzea du helburu egitasmoak. 26 lan horietatik 16 eleberri laburrak izango dira, 5 antzerkiak, eta beste 5 film laburrak. Azken multzo horretan sartu da Galdakao. Torrezabalen egingo du Sormen lana, eta grabaketa ere herrian. Torrezabal sormenerako kokaleku bihurtuta, Gobernu Planak 78. puntuan jasotakoa beteko du udal gobernuak: Torrezabal artisten lantoki bihurtzea.
Bira Produkzioak-eko bi kide gipuzkoarrek hiru asteko egonaldi artistikoa egingo dute Galdakaon sormen lana garatzeko, eta, tarte horretan, herritarrekin hartu-emana eta parte hartzea sustatuko da. Hiru zatitan banatuko da artisten egonaldia:
✅ Gidoi laborategia datorren astelehenetik ostegunera bitartean egingo da (ekainaren 28tik uztailaren 1era), 17:00etatik 20:00etara, Torrezabalen. Oinarrizko ideia abiapuntu hartuta, riderraren ibilaldian gertatzen diren eszenak herritarrekin batera garatuko dituzte. Interesa duten herritarrek ateak zabalik dituzte (idatzi erlojupekoa@gmail.com helbidera).Gidoigintzari buruz ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek, eta zuzendari zein gidoilari gipuzkoarrei gure herriaren idiosinkrazia, nortasuna, ohiturak, lekuak, pertsonaiak edo pasadizoak azaltzeko betebeharra. Filmean txertatuko dira horiek. Laborategia bera astelehenean hasiko den arren, ostiral honetan, ekainak 25, lehen saio bat egingo dute zuzendari eta gidoilariak, laborategian parte hartu nahi duten herritarrekin. 18:00etatik 19:00etara bitartean, proiektua azaldu, elkar ezagutu, eta materialak banatuko dira.
✅ Beste faseak uda ostean etorriko dira: bigarrenean castinga egingo da eta grabaziorako lekuak lokalizatuko dira, eta hirugarren fasean grabazioa bera egingo da. Iraila edo urrian izango da hori.
Ondoren, postprodukzio lanak egin, eta 2022an ikusiko du argia filmak. Geurean Sortuak egitasmoaren zirkuitoan erakutsiko da lana, Euskal Herri luze zabaleko 30 herri baino gehiagotan. Era berean, gainontzeko herrietan sortutako antzezlan, film eta liburua Galdakaon ikusi ahal izango dira.
Escrito por Mozoilo Irratia
¡Música y más música los fines de semana!
close14:00 - 16:00
16:00 - 20:00
Hora de desconectar de todo
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
Toma aire, relájate, ya es hora
23:00 - 00:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)