Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Cómo superar el duelo por una amistad
play_arrow
La Agenda de Alazne 14-05-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Lola Dacosta tiene nuevo podcast Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 30-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 23-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La Agenda de Alazne 09-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Aquí no queda ni el apuntador
play_arrow
Psicología: Grandes Hermanos, vidas prestada, el negoncio de las emociones
play_arrow
Etiquetas diagnosticas o para qué juzgamos a a la gente
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
todaymarzo 15, 2024

Azken urteotan KORRIKA Etxebarri bihurtu da euskararen aldeko ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Jende asko biltzen da, eta horren adibide dira etxebarritar guztiak, adin eta izaera guztietakoak, banaka eta/edo elkarte edo klub gisa, Etxebarriko 3 kilometroak euskararen alde egingo dituztenak, inoiz gelditu gabe.
Lekukoa Etxebarrira sartuko da Baskonia Zubiaren paretik, eta hortik San Antonio auzotik igoko da, ondoren San Esteban auzora jaisteko. Azkenik, Baskoniako zubiraino itzuliko da, Etxebarriko Korrika amaitutzat eman eta lekukoa Basaurira pasatzeko. Lasterketan zehar, parte hartzaileek korrikakoa eramango dute eskutik eskura, kilometroz kilometro. Etxebarriko elkarte eta klub hauek ordezkatzen dituzte:
Etxebarriko futbol beteranoak, Eutsuna, Kukuiaga areto futbola, SD Etxebarri, Arpela, Tarrasta, Hezkuntza sektorea, Etxebarriko Udala, Berdezurigorri Eskubaloi taldea, Etorkinak, Talka, Partekatu, Bekosolo dantza taldea eta Etxebarriko jai batzordea.
Martxoaren 21a, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, Udaletik herri bat eraikitzeko beharraz kontzientziatzeko aprobetxatu nahi dugu. Udalerri horrek pertsonen arteko eskubide-berdintasuna izango du oinarri, jatorrizko herrialdea, etnia edo sinesmen erlijiosoak kontuan hartu gabe. Horrela, Harribide Fundazioak kudeatzen duen Yala Etorkinen Harrera Programako gazteak euskararen alde eta arrazismoaren aurkako gizarte baten alde ari dira.
Martxoaren 22an, gainera, Kukullaga ikastetxeko ikasleek KORRIKA TXIKIA korrituko dute. Bertan, Etxerbarriko kaleak zeharkatuko dituzte eta Udaletxeko Plazan amaituko dute. Bertan, KORRIKAri eskainitako bertsoak botako dituzte. Egun horretan bertan, baina arratsaldez, KORRIKA JAIA ospatuko da Udaletxeko plazan.
Programazioa honako hau izango da:
– 18:00 Burbuila erraldoiak
– 19:00 Txokolate-jana. (Bakoitzak bere edalontzia ekar dezala etxetik, mesedez)
– 19:30 Erromeria «Basajaun» taldearen eskutik
Escrito por Mozoilo Irratia
¡Es fin de semana!
08:00 - 20:00
20:00 - 22:00
Dj Anna Lee
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)