Basauriko gazteguneetako martxoko agenda
Zirt Zart Basaurik bere sareetan: Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzutik, hil honetan «EMAKUMEEN HILABETEA» gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko dizkie 12-17 urte bitarteko gazteei. Hilabete honetatik aurrera, tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Izan ere, azken horrek, martxoaren 12tik aurrera berriz irekiko ditu ateak. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa: Emakumeen […]