Apirilaren 5eko GaldakaoDantz jaialdirako sarrerak salgai daude
Galdakao dantzaren epizentro bihurtuko da datorren apirilaren 5ean, larunbata, Torrezabal Kultur Etxean ospatuko den GaldakaoDantz jaialdiarekin. Urtero leial jarraitzaile ugari erakartzen dituen ekitaldi honetan, Euskal Herriko dantza urbanoen estilo eta koreografia harrigarrienak izango dira protagonista. Jaialdiak lehiaketa formatuan egingo da eta bi kategoria izango ditu: junior kategoria, 15 urtetik beherako dantzarientzat, eta kategoria absolutua, 16 urtetik gorakoentzat. Irabazleek, diru-sariaz gain, maiatzaren 17an Barakaldon ospatuko den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko aukera […]
