Gora Santakurtzak!
Irailak 11 ditu gaur, barikua da. Birus madarikatu hau gure artean ez balego, Santakurtzak hasiko lirateke. Arrastiko zazpiak aldera, musika bandak lagunduta, koadrilla guztiek euren desfilea egin eta gero, denak udaletxeko balkoiari so egongo ginateke. Duela urtebete balkoi horretan egoteko aukera eta ohorea izan nuen; herriak irratiagatik egin zuena eskertzeko ordua izan zen momentu hori, gaur mezu berdina helaraziko genuke, baina ezin ahaztu birusak eraman dituen galdakoztar guztiak; bihoakie haiei […]