«Galdakao. Memoria heziz» proiektua jarriko du martxan Udalak
Ondareari eta Hezkuntzari buruzko aurtengo Europako Jaurdunaldietarako, "Galdakao. Memoria heziz" erakusketa martxan jarriko du Galdakaoko Udalak urriko bigarren hamabostaldian. "Erakusketa horren bitartez, herriko irakaskuntzak izan dituen aldaketak islatu nahi dira", diote udaletxetik. "Lehen letrak ikastetik lehen eta bigarren hezkuntzako hezkuntza formalera, Dinamitako ikastun-eskoletatik edo Lanbide Heziketako ikastetxeetatik igarota". Horrekin batera, bideo bat egiteko asmoa erakutsi dute, Galdakaoko auzoetan dauden ikastetxeekin lotutako ikasleen, irakasleen eta administrazioko langileen testigantzak jazoz. Horretarako udalak […]