Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Bloody Flower: Justicia y culpabilidad en el límite Arrastion Bizkaia
play_arrow
Los Teleñecos: Nostalgia, humor y corazón Arrastion Bizkaia
play_arrow
ROBOCOP: mitad hombre, mitad máquina, todo un icono Arrastion Bizkaia
play_arrow
El fin de semana está para disfrutarlo, toma nota de estas recomendaciones Arrastion Bizkaia
play_arrow
Sobre la prohibición de redes para menores de 16 Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne, 5 de febrero de 2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Perdidos en el espacio: el viaje que marcó una generación Arrastion Bizkaia
play_arrow
Beautiful boy: cuando el esfuerzo no es suficiente Arrastion Bizkaia
play_arrow
Bones and All: una historia de amor fuera de serie Arrastion Bizkaia
play_arrow
Grammy 2026: hits, hype y polémica Arrastion Bizkaia
todayagosto 6, 2020
Ondareari eta Hezkuntzari buruzko aurtengo Europako Jaurdunaldietarako, «Galdakao. Memoria heziz» erakusketa martxan jarriko du Galdakaoko Udalak urriko bigarren hamabostaldian.
«Erakusketa horren bitartez, herriko irakaskuntzak izan dituen aldaketak islatu nahi dira», diote udaletxetik. «Lehen letrak ikastetik lehen eta bigarren hezkuntzako hezkuntza formalera, Dinamitako ikastun-eskoletatik edo Lanbide Heziketako ikastetxeetatik igarota».
Horrekin batera, bideo bat egiteko asmoa erakutsi dute, Galdakaoko auzoetan dauden ikastetxeekin lotutako ikasleen, irakasleen eta administrazioko langileen testigantzak jazoz.
Horretarako udalak ezinbestekotzat jotzen du herriko bizilagunen laguntza, beraz, egitasmo horretan parte hartu nahi duenari dei egiten dio: «Proiektu honetan parte hartu nahi dutenei dei egiten zaie beren prestutasuna adieraz dezaten eta beren hezkuntza-esperientziari buruzko testigantzak helaraz ditzaten». Parte hartu nahi duenak mezu bat bidali beharko du Oej-jep_galdakao2020@gmail.com helbidera, honako hauek adieraziz: izen-abizenak, adina, bizilekua eta ikasketak zein zentrotan egin zituzten edo hezkuntzarekin zer harreman izan zuten adierazi beharko dute (administrazioko langileen kasuan, bedelenetan eta abarretan).
Udalak horretarako baldintza bakarra jartzen du: heziketa formal teorikoa edo profesionala edo bere lanbidearen garapena Galdakaoko zentroren batean egin izana da. Udalak dioenez, «haien bizitzako etapa hartaz gordetzen dituzten oroitzapenak biltzea izango litzateke kontua».
Antolatzaileek eskertuko dute, halaber, bideoa ilustratzeko nahiz erakusketan sartzeko balio dezaketen argazkiak, eskuliburuak, lan-koadernoak, noten buletinak eta abarri buruzko edozein ohar.
Azkenik udalak proiektu honetan laguntzeko gonbidapena luzatzen die herriko herritar guztiei, «haien ekarpen pertsonalarekin, haien adina edozein dela ere».
Escrito por Xabi Ealo
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
02:00 - 04:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)