The Power of the Dog: Gizontasunaren ulua
Cannesek streaming bidezko zerbitzuei ezezkoa eman eta gero, azken urteetan Veneziako Mostra bihurtu da Netflixek bere pelikulak sarien lasterketara aurkezteko bidea. Sorrentinoren filmaz gain, aurtengo edizioan Maggie Gyllenhaalen The Lost Daughter eta Jane Campionen The Power of the Dog aurkeztu ditu N gorriak, azken honekin zuzendari hoberenaren Zilarrezko Lehoia irabazi du Zelanda Berriko zuzendariak. Zinemaldi italiarrean aurkeztu ondoren, beste hainbat festibaletan sartu du Netflixek Campionen filma, aipatutako lasterketarako bere film […]