«Normaltasun berria» delakoaren neurriak indarrean sartuko dira udal igerilekuetan
Normaltasun berriak dakartzan neurriak indarrean jarriko dira bihartik aurrera, Galdakaoko udal igerilekuetan. Erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatuko dituzten neurriak eguneratu ditu Udalak. Aurreko asteetan bezala, aldez aurretik erreserba egin beharko da igerilekuetara joateko. Elexaldeko igerilekuaren kasuan, lur zati bat eskatu beharko da, eta gehienez bost pertsona joan ahal izango dira. Urretakoetan eta Unkinakoan, gehienez ordubeteko txandak eta kale bakoitzeko bi igerilari onartuko dira. Igerileku txikian, eskainiko diren 25 plazetako bat […]